Georgiako Arte Museoa

Georgiako Arte Museoa (AMG) (georgieraz: საქართველოს ხელოვნების მუზეუმი, sak'art'velos khelovnebis muzeumi ), baita ere Shalva Amiranashvili Arte Ederren Museoa bezala ezaguna, Georgiako museo garrantzitsuenetariko bat da. Haren ondarean jatorri desberdinetako 140.000 objektu daude, besteak beste, georgiar artea, errusiar artea, ekialdeko artea... Georgiako Tbilisi hirian dago.

Georgiako Arte Museoa
Datuak
MotaArte galeria
HerrialdeaGeorgia
Historia
Sorrera1920
webgune ofiziala

Historia aldatu

1920ko otsailaren 1ean, Mendebaldean hezitako artista georgiar gazteen ahaleginen bidez, egungo museoaren aurrekari bat inauguratu zen, Arte Galeria Nazionala. 1932. urtearen amaieran, museoa hiri zaharraren erdigunean birkokatu zen, XIII. mendeko Metekhi elizaren tokian.

1921ean, Gudaroste Gorriaren inbasioaren ondoren, Georgiako Altxor Nazionala osatzen zuten artelan ugari (eskuizkribuak, metalurgia, bitxigintza, margolanak) erbestera eraman ziren, babesteko asmoz. 1945ean, sobietar eta frantziar gobernuen arteko akordio berezi baten ondoren, Tbilisiri itzuliak izan ziren eta museoaren bildumari erantsiak.

Museoa, ofizialki, Georgiako Arte Museoa bezala ezagutu zen 1950ean. Orain dagoen eraikinera aldatu zen urte berean. 1838an neoklasiko estiloan eraikia, eraikinak, errusiar aro inperialeko seminario teologiko baten egoitza izan zen.[1]

Museoa, 2004ko amaieratik, beste museo batzuekin batera administratzen da, Georgiako Museo Nazionala osatuz.

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu