Geobanda edo geotira matematikaren didaktikarako material maneiagarria da, geometria ikasteko baliagarria. Egur edo plastikozko bandak edo zotzak dira, zuloak dituztenak tarte erregularretan eta kolore ezberdinetakoak. Banda hauek zuloetatik egur edo plastikozko torlojuak sartuz lotu daitezke; horrela, era guztietako irudi geometrikoak osa daitezke bi dimentsioetan, hala nola triangeluak, paralelogramoak eta alde anitzeko poligono erregular eta irregularrak. Bandak lotu ondoren, biratu egin daitezke, banden arteko angelua aldatuz horrela. Geobandetan oinarrituriko jarduera didaktikoetan perimetroa eta azalera kontzeptuak ere landu daitezke.

Geobandaz osaturiko triangelu bat.


Hezkuntza Artikulu hau hezkuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


Kanpo estekakAldatu

(Gaztelaniaz) Geotiras[Betiko hautsitako esteka], Universidad Interamericana de Puerto Rico.