Gaztelako zaldia edo gaztelar zaldia, gazteleraz "caballo castellano", egun desagerturik dagoen Gaztelako bertako zaldi arraza bat izan zen[1]. Nahiz eta honen inguruko eztabaida egon adituen artean, Gaztelako zaldia, tamainaz ponien sailkapen taldean sarten zen, nahiz eta hainbatek esan zaldi ezaugarriak zituela ponienak baino[2].[3] [4]

Gaztelako zaldia †
Zaldi arraza
EspezieaEquus ferus caballus
Jatorria Espainia
( Gaztela eta Leon)

Arraza zabalpen handia izan zuen ertaroan zein [3] Errekonkistako garaietan. Antza gaztelako zaldien artean azpi-motak bazeuden mendimultzo ezberdinen arabera. Esate baterako Guarraman, joan den mendeko 50. hamarkada arte "serranillo" delako poniak mantendu ziren[5].

Antza zaldi hauek Ordunteko behorren antza bazuten. Baita egun desagerturik dauden ere Soriako behokenak. Gaztelako zaldia "gaztelar behokak" taldean sartzen zen lehen aipatutako Gaztelako beste bi zaldi arrazekin batera. "Behoka" hitzak gazteleraz "poniaren" antzeko esanahia dauka.

Arrazaren historia aldatu

 
Egungo Ordunteko behorra jotzen da desagertutako Gaztelako zaldiaren hurbileko senidetzat

Iberiar goi-lautadako edo Gaztelako goi-lautadako zaldia erromatarren garaian Caldón, Thieldón, Thielco, edo Thieldo izenarekin izendatzen zuten. Zeltiberiarren zaldia omen zen. Zaldi hauek bertan larretzen zen Pleistozeno berantiarraren Equus caballus torralbaeren ondorengoak ziren. Zaldi mota hori etxekotu[6] zuten eta antza Gaztelako zaldia bere ondorengoak omen ziren.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu