Gautieria mexicana Gomphaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria.

Gautieria mexicana
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaGomphales
FamiliaGomphaceae
GeneroaGautieria
Espeziea Gautieria mexicana

Deskribapena

aldatu

Karpoforoa: 1 eta 2 cm bitarteko diametrokoa, globo-itxurakoa, hasieran, denbora gehiago edo gutxiago irauten duen peridio batek estaltzen du, ondoren, substratu arre argi kolorekoa agerian utziz, lupa baten laguntzaz, kanpoko gleba kontaktuan jartzen duten gelaxka estuak ikusten dira. Oinarrian errizomorfo ugari izaten ditu, zuriak, oin baten itxura ematen diotenak.

Gleba: Hori-arre kolorekoa, koral-formakoa, gelatinakara-kartilaginosoa, globo formako gelaxka edo luzangaz osatua, zain zuriekin (columela). Usain desatsegina.[2]

Jangarritasuna

aldatu

Ez da jangarria

Nahasketa arriskua

aldatu

Gautieria morchellaeformis delakoarekin nahas daiteke, hau handiagoa da, eta gelaxka handiak ditu, oso nabariak, eta normalean hostozabalen azpian ateratzen da. Urria.

Sasoia eta lekua

aldatu

Udan. 8-10 aleko taldetan erdi lurperatuta hasten da, pinuen azpian. Urria.

Banaketa eremua

aldatu

Mexiko, Euskal Herriak, Alpeak.

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 710 or. ISBN 84-404-0530-8..

Kanpo estekak

aldatu