Gathuzain

Zuberoako maskaradako pertsonaia

Gathuzaina edo gateroa Zuberoako maskaradetako pertsonaia da, Maskarada gorriko kidea. Aitzindari edo dantzari nagusietako bat da. Eskuetan sorgin-guraizeak daramatza, lehengo denboretan neskatilak zirikatzeko, haurrei ikara emateko edo zernahi gauza hartzeko erabiltzen zituenak. Gaur egun, ordea, dantzetara mugatzen da haren eginkizuna.[1]

Gathuzaina
Zuberoako maskarada gorria
Gathuzaina, Maule-Lextarreko maskaradak Pagolan, 2023
Datu biografikoak

Janzkerari dagokionez, soinean jaka urdina, zilarrez edo urrez brodatutako bularralde zuriarekin, galtza horiak, galtzerdi zuriak eta azpantar horiak, eta buruan boneta zuria daramatza.

Erreferentziak aldatu

  1. Aitzindariak. Etxahun alkartea, web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2023-2-17).

Kanpo estekak aldatu