Interes gastuak, mailegu bat eskuratzean sortzen diren gastuei dagokie. Hau da, mailegu-emaileak mailegu-hartzaileari kobratzen dion zenbatekoa da, lehenengoaren diruaren erabilpenagaitik. Galdu-irabazien kontuari dagokionez, interes gastuak, bankuetatik, inbertitzaileetat]] edo bestelako iturrietatik mailegaturik hartzen den zenbatekoa irudikatzen du

Interes gastuak, eragiketa-gastuetatik eta inbertsio-gastuetatik ezberdintzen dira, hauek enpresa bateko kapital egiturarekin baitute zerikusia eta normalean zerga-aringarriak dira.

Galdu irabazien kontuetan, normalean, interes sarrerak eta interes kostuak bereizi egiten dira. Hala ere, batzuetan batera joan daitezke; interes sarrera moduan, gehiegizko sarrera badago, eta interes gastu moduan, gehiegizko gastua badago.

Kalkulua aldatu

Ondoko puntuak interes gastuaren kalkulua nola egin erakutsiko digute:

  1. Epealdiko maileguaren zenbateko nagusia hartu
  2. Urteko interes tasa identifikatu
  3. Interes gastuak kalkulatuko liratekeen denbora-tartea identifikatu
  4. Ondoko formula erabili interes gastuak kalkulatzeko

 

Interes gastuak kalkulatzean, Hartzekodunek sortutako pasibo gisa erregistratu ohi dira.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu