Makrobiotika

Kimikoki tratatu ez diren landare-jatorriko produktuetan oinarritutako elikadura-mota, bizitza luzeagoa izateko bidea dela dioen iritzian oinarritua
Gastronomia makrobiotiko» orritik birbideratua)

Makrobiotika yin eta yang izeneko printzipioan oinarritutako elikatu eta bizitzeko modu bat da. Elikadura makrobiotikoan yin eta yang elikagaiak bereizten dira eta horien arteko oreka bilatu behar da ongizatea eskuratzeko. Bereziki, zerealak eta horien artean arroza lehenesten dituen elikadura da, orekarako beste barazki eta labore naturalak erabiliz. Aldi berean, tratamendu kimikorik gabe hazitako eta ahalik eta prozesu industrialik gabeko elikagaiak gomendatzen ditu. Makrobiotika George Oshawa japoniarrak (1893-1966) landu, aurkeztu eta eman zuen aditzera. Geroztik, minbiziaren eta beste gaixotasun larrien aurkako terapia moduan proposatu da. Beste batzuen arabera, ordea, makrobiotikan oinarritutako dieta bat jarraitzeak oinarrziko mantenugaien eskasia ekar dezake eta gaixotasunak sendatu edo arintzeko baliorik ez duela baieztatu dute.

Ying-yang-aren sinboloa

Kanpo estekak aldatu