Gastrektomia

Urdail osoa edo bere zati handi bat ebaki eta erauzten den ebakuntza kirurgikoa

Gastrektomia urdailaren zati bat edo urdail osoa erauzteko egiten den ebakuntza. Erabatekoa edo parte batena izan daiteke. Erabatekoan, urdaila oso-osorik kentzen da, eta hestegorria duodenoarekin edo heste txikiarekin lotzen da; minbizia denean egiten da. Zatikakoan, urdailaren goiko partea duodenoarekin edo heste meharrarekin lotzen da (gastroenterostomia); ultzera larriak direnean egiten da.

Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu