Gasogeno

Erregai solido edo likidoa gas bihurtzeko aparatua. Gasifikazio-prozesuaren araberako ezaugarriak izaten dituzte

Gasogenoa edo gasifikagailua erregai solidoetan aireak edo urak duen eragin kimikoaz, ez destilazioz, gas erregaia sortzeko tresna da; hau da, erregai solido batetik (egurra, ikatza...), gasifikazio bidez, gas erregaia lortzeko tresna. Berokuntzan erabiltzeko balio du, eta, garai batean, ibilgailuetarako energia-iturri gisa ere erabili zen gasolinaren ordez. Gasogenoa upela batez osatua dago. Gasogeno batzuetan, erregaia goitik sartzen da, eta airea azpitik. Errekuntzan sortzen den gasari aire-gasa deritzo. Ikatza osorik erre ez dadin, batzuetan ur-lurruna nahasten zaio aireari. Urak, karbonoarekin erreakzioan, CO eta H2 ematen du; ur-gasa deritzo. Gasogeno baten errendimendua zein den jakiteko, lortutako gasak berotzeko duen indarra eta gas hori lortzeko behar izan den erregai-kantitatea hartu behar dira kontuan.

Adler Diplomat 3 GS automobil gasogenoduna, 1941ekoa

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu