Gartzia Ramiritz Viguerakoa
Gartzia Ramiritz Viguerakoa (? - 1005 eta gero eta 1030 baino lehen) Viguerako hirugarren eta azken erregea (1002 - 1030) izan zen.
Gartzia Ramiritz Viguerakoa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | X. mendea |
Heriotza | 1013 (1052/1053 urte) |
Familia | |
Aita | Ramiro Gartzeitz Viguerakoa |
Ezkontidea(k) | Toda (en) ![]() |
Seme-alabak | |
Anai-arrebak | |
Leinua | Ximeno etxea |
Jarduerak | |
Jarduerak | monarka |
Biografia aldatu
Ramiro Garzeitz lehendabiziko Viguerako erregearen bigarren semea izan zen.
991an Antso Ramiritz anaiarekin batera Antso Gartzeitz Iruñeko erregearen eskutitzetan agertu zen. Ez da ziurra anaiarekin batera errege-kidea zela edo 1002an anaia hil zenean Viguerako erresumaren errege bihurtu zela.
Bere erreinaldia ez da guztiz ezaguna: soilik agirietatik desagertu zen. Semerik ez zuenez, bera hiltzean, Viguerako Erresuma Iruñeko Erresumak berriro bereganatua izan zen, hau da Antso III.a Nagusiaren eskuetara.
Ezkontza eta seme-alabak aldatu
Gartzia Tota izeneko emaztea izan zuen:
- Tota. Honek Orti Santxitz ezkondu zuen, agian Atapuercako guduan Gartzia III.a Santxitzek hil zuen Naiarako jauna.
- Fronilda. Honek garaikideak asaldatu zituen "neba"rekin intzestu egin zuelako. Agian hau aitaren sasikumea izan liteke, baina hori guztiz ezezaguna da.