Garciari mezua Elbert Hubbard estatubatuar idazleak 1899 urtean idatziriko entsegu bat da, gizabanakoaren ekimenaren aldeko aldarrikapena egiten duena, ustez sozialismoak dakarren axolagabekeria gaitzetsiz. Entsegua maiz erabili da enpresa kapitalista eta negozio-eskoletan, hierarkiatik emandako aginduak eta ezarritako helburuak betetzeko langileak ekimenez jokatu behar duela erakusteko. Entseguaren izenburuak Ameriketako Estatu Batuen eta Espainiaren arteko gerran izandako gertaera bat hartzen du oinarritzat, non Ameriketako Estatu Batuetako agintariek matxinatuei laguntza emateko asmoz, Calixto García matxinatuen buruzagiarekin harremanetan jarri nahi duten; horretarako gutun bat idatzi eta Andrew Rowan kapitainari gutuna Garcíari entregatzeko enkargua eman zitzaion, bestelako argibiderik gabe; Rowanek lortu zuen, azkenean, gutun hori entregatzea. Pasadizo hau harturik, bi filma egin ziren 1916 eta 1936 urteetan, hurrenik hurren.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.