Ganoderma valesiacum Ganodermataceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Ganoderma valesiacum
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaPolyporales
FamiliaGanodermataceae
GeneroaGanoderma
Espeziea Ganoderma valesiacum
Boud., 1895

Deskribapena

aldatu

Kapela: 7 cm edo gehiago, sesila edo ia, dimidiatua, lakatu-distiratsua, gorri bizia edo gorri-gaztaina kolorekoa, zirrikitu azpi-zentrokideekin, ertza mehetua, 2 mm-ko lodiera, zurbilagoa; oinarriko lodiera 3 cm ingurukoa.

Tutuak: Arrexkak, luzeak, 5 eta 8 mm bitartekoak, poro txikiekin, borobilduak eta zurbilak.

Haragia: Zurixka, pixka bat iluna poroen inguruan, ez da haritsua, gogorra.[2]

Etimologia: Ganoderma terminoa grekotik dator, grezieraz “Gano derma” hitzak, azal distiratsua, esan nahi du.

Jangarritasuna

aldatu

Ez da jangarria.

Nahasketa arriskua

aldatu

Ganoderma lucidum forma soropilduen antzekoa da, baina Ganoderma valesiacum alertzeen azpian hazten da.

Sasoia eta lekua

aldatu

Alertzeen enborren oinarrian.

Banaketa eremua

aldatu

Euskal Herria, Frantzia, Pirinioak, Alpeak, Austria, Alemania, Eslovenia, Suedia, Errusia, Mongolia, Japonia.[3]

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 505 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  3. Ganoderma valesiacum: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

aldatu