Gandor sagital

Garezurraren erdialdean luzetara agertzen den hezur-luzakina, barailako muskulu handiak txertatzeko behar dena; primateen kasuan, baraila handia duten espezieen, Paranthropus generoaren eta beste primate batzuen, ezaugarri bereizgarria da

Gandor sagitala garezurraren goiko aldean zehar doan hezur-protuberantzia bat da, garezurreko erditik igarotzen dena (jostura sagitalean). Protuberantzia honen presentziak masailezur-muskuluen indar paregabea adierazten du, gandor sagitalak batez ere loki giharra atxikitzeko balio baitu, hau da, mastekatzeko muskulu nagusietako bat. Gandor honen garapena gihar beraren garapenarekin lotu behar omen da. Gandor hauek haginkada indartsua duten animalien burezurretan aurkitzen dira, hala nola, gorila, lehoia edo txakurra. Desagertutako animalia batzuen artean dinosauroak daude, hala nola tyrannosauroa eta hominidoak, hala nola Paranthropus.

Paranthropus aethiopicus burezurreko erreplika

Kanpo estekak aldatu