Gandharva airean eta uretan bizi zen espiritua da, brahmanismoan. Hasieran Gandharva bakar bat aipatzen zen elezaharretan, baina Mahabharatak 88.000 aipatzen ditu. Gorputzaren erdia gizonarena eta beste erdia animaliarena dute, eta indar handikoak dira. Apsararekin ezkonduta daudela diote elezaharrek. Rigvedak erritu erotikoekin lotzen ditu, ernalketarekin batez ere.

Gandharva, Apsararekin.

Erreferentziak kultura orokorreanAldatu

One Fast Move or I'm Gone dokumentala Jack Kerouac idazlearen Big Sur nobelarekin lotuta dago. Hain zuzen, soinu bandarako Jay Farrar eta Benjamin Gibbardek sortutako abestien letrak nobelan oinarrituta daude, eta San Francisco abestiaren letran Gandharva aipatzen da.

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu