Gandaki Gunea (nepaleraz: गण्डकी), Nepalgo Mendebaldeko eskualdean kokaturik dagoen gunea da. Pokhara da Gandaki zein eskualdeko hiriburua. 12.275 km²ko azalera du eta bertan 1.487.954 biztanle bizi dira.

Gandaki Gunea
 Nepal
Administrazioa
Estatu itsasgabe Nepal
Nepalgo garapen-eskualdeaMendebaldeko eskualdea
ISO 3166-2NP-GA
HiriburuaPokhara
Deuseztapen data2015eko irailaren 20a
Geografia
Koordenatuak28°10′N 84°30′E / 28.17°N 84.5°E / 28.17; 84.5
Azalera12.275 km²
Demografia

Ezaugarri fisikoak aldatu

Izena Gandaki ibaiak ematen dio, Nepalen Narayani bezala ere ezagutzen denak, ibaiaren arroak osatzen baitu gune hau. Sapta Gandaki bezala ere ezagutzen da, izan ere bertako zazpi ibaik (Kali Gandaki, Trishuli, Budhi Gandaki, Marsyangdi, Madi, Seti Gandaki, eta Daraudi) bat egiten baitute sortzeko.

Bestalde bi Babesgune ditu Gandaki guneak; alde batetik Pokhara inguruan dagoen Annapurnaren babesgunea, 1986an sortua, eta bestetik Manasluren babesgunea, Gorkha herriaren eta Manaslu eta Himalchuli mendien inguruan zabaltzen dena.

Toki ikusgarriak aldatu

 
Annapurna mendia, Pokharatik ikusita

Pokhara da Katmanduren atzetik Nepalgo bigarren hiri turistikoa. Annapurna inguruko mendiek inguraturiko Phewa lakuaren ertzean dagoen hiria da. Bertatik hasi eta bukatzen dira hainbat mendi espedizio eta hain mendigoizaleak ez direnentzat Annapurnaren trekkinga bezalako ekintzak antolatzen dira.

Bandipur herri newari polita da. Bertatik ia zortzi mila metro dituzten mendia ikus daitezke (Himalchuli, Ganesh Himal...). Gorkha Nepalgo antzinako erregeen hiriburua da. Bertan dute sorrera gurkha gerlari handiek.


Kanpo estekak aldatu