Ganadutegia zezenketarako zezenak (zezen suharrak) hazten dituen abeltzaintzako negozioa da.

Jandilla ganadutegiko larreak, Mérida.

Ganadutegi bateko zezenek itxura orokor bera, egitura bera, mota bera izan ohi dute [1] . Ganadutegi batek zezenak ez ezik, lur ondarea, abeltzaintza esplotazio arruntagoa eta ospea ere biltzen ditu.

Historia aldatu

 
Victoriano del Río ganadutegiko zezenak Iruñeko entzierroan, 2014an.[2]

Iberiar penintsulako Aro Modernoan zezenketa ikuskizunak hedatzen hasi zirenean, hasiera batean zezenak aurkitzea ez zen erraza. Abeltzaintzan arrak txahalak direla hil ohi dira, gazte, areago zaintzea eta elikatzea garestia izaten baita zezena zaharrago denean salduta lor daitekeen prezioarekin alderatuta. Baina ikuskizunen areagotzeak ekarri zuen, merkatua sortu zenez, ikuskizunetarako zezen-hazkuntzari eskainitako abeltzaintza esplotazioen sorrera.[3]

Abeltzainen artean ere halako harrotasun bat sortu zen, abereek indarra eta kemena izan zezaten beren borroketan, hondarretan hil arte. Abelburu kementsuen hazleen artean, beren taldekoak gainditzeko emulazio-ahalegin bat ikusten zen, eta, beraz, beren aleak hautatzen ahalegintzen ziren, bereziki zaldizko toreatzaileen aurka borrokatzeko trebeak zirenak. Zezenak prezio altuetan kotizatzen dira, baina, aldi berean, zezenek zezenketan erakutsi duten indarra eta kemena kontuan hartuta ordaintzen dira.

Ganadutegiaren identitate marka aldatu

 
Aurelio Hernando ganadutegiko koloreak (xingolan agertuko direnak), eta burdinaren marka.

Enpresa bat da ganadutregia, marka batekin [4], eta marka hori hiru zeinurekin bereizten da : xingola ( divisa ), burdina eta belarriko seinalea [5] .

Xingola aldatu

Xingola zezena plazara irtetean zezenaren bizkarrean jartzen den marka da. Arpoi txiki batek zezenaren bizkarrean finkatutako zinta da, ganadutegiaren koloreak dituena [6] . Bere erabilera 1762. urtean hasi zen zezenketak iragartzeko karteletan [6] . 1820tik aurrera, hazleek eurek erabaki zituzten euren xinholrn koloreak eta erregistratu egin zituzten [6] .

 
Abereak markatzeko burdinak.

Burdina aldatu

Hazlearen marka erregistratua da, zigilu moduko bat. Marka plantxa bero batekin gori-gori aplikatzen da txahalaren izterrean. Gehienetan eskuinaldean ezartzen da, baina hazle batzuek ezkerrean aplikatzen dute. Burdina hori, ganadutegia saltzen bada, ganadutegi berri bat sortzeko eman edo gorde daiteke, eta eraldaketak izan ditzake markak orduan[7] . Burdinak hazlearen inizialak, edo bere aurrekoarenak, edo marrazki bat erreproduzitzen ditu : 1 zenbakia, adibidez Luis Miguel Dominguinen ganadutegiaren kasuan (guztietan lehena zelako adierazgarri) [7].

Seinalea aldatu

Zezenaren belarriaren ebaketa berezi bat egiten da ganadutegiko perratokian. Hauek ez dira ganadutegiak adina, Espainiako beren erakundeak hamabi seinale ditu zerrendatuta, eta Okzitainiako Camargueko ganadutegietan, non seinaleari escoussure esaten zaion [8], 7 mota daude.

Euskal Herriko ganadutegiak aldatu

 
Lasturko Saka ganadutegiko behi suharrak, nafar kastakoak.

XVII. mendean, zezenketetarako abereak propio haztea onuragarri izan zitekeela ikusi zuten Nafarroako zenbait abeltzainek. Hori ikusita, beren lareetan nahiko ar garatzen utzi zuten, ugalketa-lanetarako beharrezkoak zirenak baino gehiago.[3]

Mende hartatik aurrera, kasta eta jatorri propioa duten ganadutegi ugari garatu da, eta Nafarroan jatorria duten zezenek izan dute hedapena beste toki batzuetako ganadutegietan, adibidez Gipuzkoako Saka ganadutegian.[9]

18. mendeko Nafarroako ganadutegiak ezagutzen dira Arguedas, Buñuel, Cadreita, Corella, Cortes, Fustiñana, Tutera eta hegoaldeko beste herri batzuetan. 19. mendean, ganadutegi ezagunak bilakatu ziren Zalduendo (Caparroso), Gendulain, Lizaso, Alaitza, Pérez de Laborda eta Karrikiri (Tutera), Díaz, Elortz eta Bermejo (Azkoien) edo Poyales (Corella).[3]

Erreferentziak aldatu

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, frantsesezko wikipediako «Ganadería» artikulutik itzulia izan da, 2023-06-10 data duen 205064466 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2023-06-10 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
  1. Lafront, 1950, or. 101
  2. (Gaztelaniaz) «Los Victoriano dejan 2 heridos por asta» Sanfermin.com (Noiz kontsultatua: 2023-07-12).
  3. a b c Gran Enciclopedia de Navarra | GANADERÍAS TAURINAS. (Noiz kontsultatua: 2023-07-12).
  4. Bérard, 2003, or. 507
  5. Casanova eta Dupuy, 1981, or. 82
  6. a b c Casanova eta Dupuy, 1981, or. 62
  7. a b Casanova eta Dupuy, 1981, or. 88
  8. Casanova eta Dupuy, 1981, or. 153
  9. (Gaztelaniaz) «PERLAKUA - SAKA Agroturismo restaurante pais vasco - GANADERIA BRAVA» www.sakabaserria.com (Noiz kontsultatua: 2023-07-12).

Bibliografia aldatu

  • Bérard, Robert (dir.) (2003), Paris, Bouquins Laffont, 1056 p. (ISBN 2-221-09246-5)
  • Casanova, Paul eta Dupuy, Pierre (1981). Marseilla, Jeanne Laffitte, 180 p. (ISBN 2-86276-043-9
  • Auguste Lafront, August (1950). Encyclopédie de la corrida, Paris, Prisma.

Kanpo estekak aldatu