Galia Zisalpinoa[1] Antzinatean Europako mendebaldean egon zen Galiiarrek okupatzen zuten eskualde bat zati bat izan zen. Italia iparraldean zegoen, eta erromatarrek ezagutu eta asimilatu zituzten lehen galiarrak bizi ziren bertan. Alpeen eta Po ibaiaren artean hedatzen zen.

Galietako herriak K.a. 58. urtean.

Erromatarrek, edozein modutan ere, kokapen geografikoaren arabera Galia bat baino gehiago bereizten zituzten: hasierako bereizketa nagusian, Italia iparraldeko eremutik Alpe mendietara arte (igaro gabe), Galia Zisalpinoa zen; eta Alpeetatik beste aldera, Galia Transalpinoa zen. Julio Zesarren garairako erromatarrek beste lurralde batzuk ere konkistatu zituzten, eta Galia Comata ere bereizten zuten.

Galia Zisalpinoa bestelako izenez ere ezagutu izan da, hala nola "Galia Italikoa", "Galia citerior" eta "Galia togata". Arno (Arnus) eta Rubikon ibaietatik iparralderako lurrak ziren Galia Zisalpinokoak. Po ibaiak eskualdea ekialdetik mendebaldera zeharkatzen du, eremuen banalerro naturala. Sasoi hartan banaketa hori oso garrantzitsua zen, ibaiaren alde bateko eta besteko biztanleek alde handiak zituztenez gero.

Esate baterako, hegoaldekoak, Galia zispadanakoak, oso erromanizazio sakona zuten, baita zuzenbidez ere, erromatarren moduko eskubideekin. Iparraldekoak, ostera, Galia transpadanakoak, artean oraindik ez zuten ia erromanizaziorik jasan: zeltak ziren batez ere; I. mendean bakarrik Aquileak eta Cremonak zeuzkaten erromatarren eskubideak. Hizkuntzaz ere, euren jatorrizkoak zerabiltzaten; latina bigarren hizkuntza zen. Nolanahi ere, Galia Zisalpinokoek ez zuten erromatarrekin bat egiten orokorrean; erromatarren armadarako ere ez zuten parte hartzen, esate baterako.

Galia Zisalpinoaran konkista aldatu

K.a. 229an, Erromak Adriatikoaren merkataritza eteten zuten pirata ilirioen arazoa konpondu ostean, Po edo Galia Zisalpinako lautadak konkistatu zituen eta Cremona eta Piacenzako kolonia latindarrak[oh 1] sortu zituen[2].

Oharrak aldatu

  1. Kolonia latinoak ex novo fundazioak ziren, eta bertan ezartzen ziren jatorri italikoko edo indigenako herriak, herritartasun latindarraren izaera juridikoa jaso zutenak. Errepublika garaian eta Erromatar Inperioaren hasieran. Ikus: ¿Qué eran las colonias latinas? Canal UNED. UNED

Erreferentziak aldatu

  1. «Bilaketa orokorra» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-04).
  2. Alfaro Giner, Carmen. «Historia de Roma. Historia antigua universal (CÓD. 14514)» Valentziako Unibertsitatea.

Kanpo estekak aldatu