Galatasaray

Galatasaray SK» orritik birbideratua)

Galatasaray SK (izen osoa Galatasaray Spor Kulübü) Turkiako futbol taldea da, Istanbul hirian egoitza eta zelaia Türk Telekom Arena berria dituena. Turkiako futbol liga eta kopa gehien irabazi dituen taldea da. 2000 urtean Europa mailako tituluak lortu zituen, Europa League eta Superkopa. Futbolaz gain beste hainbat kirol ere baditu baina ezaguna futbolarengatik da.

Galatasaray Spor Kulübü
Ezizena(k)Aslan ("lehoiak")
Sorrera1905
Futbol zelaiaTürk Telekom Arena
edukiera: 52.652 lagun
inaugurazioa: 2011
PresidenteaTurkia Dursun Aydın Özbek
EntrenatzaileaTurkia Okan Buruk
LigaTurkiako SuperLiga
2022-231.a
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Historia aldatu

Galatasaray Institutuko ikasleek sortu zuten 1905an futbol taldea. Izena bera "Galata Sarayı Enderûn-u Hümâyûn" da, Galata Jauregi Inperialeko Eskola, 1481ean sortua zena. Istanbuleko ligan sartu zen talde turkiar bakarra zela, besteak talde ingeles eta greziarrak ziren, Abdul Hamid II.a sultanak turkiarrek futbolean jokatzea debekatu baitzuen. 1952 artean hiriko liga eta txapelketa ugari irabazi zituen baina Turkia osokoa zen Milli Küme liga bakarra, 1939koa.

Turkiako Liga profesionala 1959an hasi zen. Ordutik 22 aldiz irabazi du liga eta beste 18 aldiz Turkiako Kopa. 2014-15 denboraldian biak irabazi zituen. 2016an Kopa eta Superkopa eskuratu zituen eta 2018an Liga. 2019an berriz ere txapelketa guztietan nagusitu zen. Lau urtetako lehortearen ondoren 2023an Liga berria irabazi zuen.

Uniformea aldatu

     
 
 
 
Klasikoa
     
 
 
 
2018-2019
     
 
 
 
2019-2020
     
 
 
 
2020-2021
     
 
 
 
2021-2022
     
 
 
 
2022-2023

Palmaresa aldatu

Turkian: 56 aldatu

  • Turkiako Liga (23): 1962, 1963, 1969, 1971, 1972, 1973, 1987, 1988, 1993, 1994, 1997, 1998, 1999, 2000, 2002, 2006, 2008, 2012, 2013, 2015, 2018, 2019, 2023.
  • Turkiako Kopa (18): 1963, 1964, 1965, 1966, 1973, 1976, 1982, 1985, 1991, 1993, 1996, 1999, 2000, 2005, 2014, 2015, 2016, 2019.
  • Turkiako Superkopa (16): 1966, 1969, 1972, 1982, 1987, 1988, 1991, 1993, 1996, 1997, 2008, 2012, 2013, 2015, 2016, 2019.
  • Milli Küme, ligaren aurrekaria (1): 1939.

Istanbulen: 30 aldatu

  • Istanbuleko liga (15): 1909, 1910, 1911, 1915, 1916, 1922, 1925, 1926, 1927, 1929, 1931, 1949, 1955, 1956, 1958.
  • Istanbuleko kopa (2): 1942, 1943.
  • Istanbuleko Superkopa (1): 1933.
  • TSYD Kopa (12): 1963, 1966, 1967, 1970, 1977, 1981, 1987, 1991, 1992, 1997, 1998, 1999.

Nazioartean: 2 aldatu

Euskal taldeen aurkako partidak aldatu

Hauek dira Europako txapelketa ofizialetan Galatasarayk euskal taldeen aurka jokatu dituen partidak:

Denboraldia Txapelketa Fasea Etxekoa Emaitza Kanpokoa
1998-99 Txapeldunen Liga Multzokako fasea Galatasaray
Athletic
2-1
1-0
Athletic
Galatasaray
2003-04 Txapeldunen Liga Multzokako fasea Galatasaray
Real Sociedad
1-2
1-1
Real Sociedad
Galatasaray

Kanpo estekak aldatu