Bektore (epidemiologia)

Gaixotasun bektorial» orritik birbideratua)

Epidemiologian eta ekologian, bektorea izaki bizidun bat da (animalia edo mikroorganismoa), gaixo den animalia batengandik patogenoa hartu eta beste bati bat kutsatzen diona. Sarritan, bektore den animalia patogenoaren eramaile baino ez da, eta ez dio erasaten; bai ordea kutsatu dionari.

Anopheles stephensi eltxoa malariaren bektorea da.
Akaina hainbat gaixotasunen bektore da.

Kutsatzea hozkada edo ziztada bidez gertatu ohi da. Giza gaixotasunen bektore talde handiena artropodoek osatzen dute: eltxoek, euliek, simulidoek, zorriek, arkakusoek eta akainek hainbat birus eta protista patogeno hedatzen dituzte. Bektore horietako asko hematofagoak dira, ziztatu eta odola xurgatzean patogenoa ostalariaren odol zirkulazio sisteman sartzen da. Adibide ezagun bat Anopheles eltxoa da, zeinak malariaren bektore gisa jokatzen baitu Plasmodium parasitoa gizakiari kutxatuz. Kasu honetan Plasmodiuma kaltegabea da eltxoarentzat (behin betiko ostalaria), baina gizakiak (ostalari bitartekaria) malaria gaixotasuna pairatzen du.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu