Gabriel Olaizola
Gabriel Olaizola Gabarain (Hernani, 1891 – 1973) gipuzkoar abeslaria (baxua) eta abesbatza-zuzendaria izan zen. Donostian jarri zen bizitzen Sekundino Esnaolak eskatuta eta Donostiako Abesbatzako kide egin zen 1916. urtean. Hasierako emanaldi arrakastatsuek (Beethovenen IX. sinfonia, Usandizagaren Mendi-Mendiyan, Berliozen Faustoren kondenatzea, Brahmsen Requiema) bidea zabaldu zioten eta Europako antzezleku garrantzitsuetan abestu zuen (Lisboa, Milan, Madril, Bartzelona, Napoli, Paris, Montecarlo, Venezia, Marseilla, Palermo). Antzezlekuetatik erretiratu zenean abesbatzak sortu (Donostiako Eusko-Abesbatza,[1] Eresoinka, Schola Cantorum) eta zuzendu zituen. Txalo ugari jaso zituen Eresoinka abesbatzarekin, erbesteko urteetan, Belgika, Frantzia, Holanda eta Ingalaterrako hiriburuetan.
Gabriel Olaizola | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Hernani, 1891 |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | 1973 (81/82 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria |
Ahots mota | baxua |
Musika instrumentua | ahotsa |
Aurtxoa seaskan
aldatuGabriel Olaizolak konposatutako kantuen artean, seguraski ezagunena "Aurtxoa seaskan" deritzona da. Nazioartean ere oso zabaldua, ospearen ospeaz askok uste dute kantu anonimo herrikoia dela.[2]
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ «Eusko-Abesbatza - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2023-11-08).
- ↑ (Gaztelaniaz) j_laespia. (2021-01-07). Aurtxoa Seaskan – de Gabriel Olaizola – Jaio. Esa pulsión transgresora. (Noiz kontsultatua: 2023-11-08).