Gérard Roussel (Vacquerie-le-Boucq, c.1500 - Maule, 1555) frantziar predikaria eta 1536tik hil arte Oloroeko apezpiku izandakoa.

Gérard Roussel
elizbarrutiko apezpiku

1536ko otsailaren 4a -
Pierre d’Albret (en) Itzuli - Claude Régin (en) Itzuli
Elizbarrutia: Oloroeko elizbarrutia
Bizitza
JaiotzaAmiens, 1500
Herrialdea Frantzia
HeriotzaMaule, 1555 (54/55 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantses ertaina
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa, filosofoa, teologoa eta apezpiku katolikoa
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Biografia aldatu

Meauxko zirkuluaren kidea, 1525en Eliza Katolikoaren barruan geratzea erabaki zuen eta Margarita Angulemakoaren aholakulari bilakatu zen.[1] Joan Kalbino eta Sorbonak bere jarrera heterodoxoa gogor kritikatu zuten.[2] Herri-hizkuntzaren alde egin eta Familière exposition du symbole, de la loi et de l'oraison dominicale idatzi zuen. Asaldatu katoliko batzuk Mauleko pulpitua aizkoraz eraitsi eta Roussel hil zuten.[3]

Erreferentziak aldatu

  1. (Frantsesez) Schmidt, C.. (1845). Gérard Roussel: prédicateur de la reine Marguerite de Navarre. Strasbourg, Geneva.
  2. Holt, Mark P.. (1998ko uda). «Review: Ni Rome ni Genève. Des fidèles entre deux chaires en France au XVIe siecle by Thierry Wanegffelen» The Sixteenth Century Journal 29 (2): 575–577..
  3. (Frantsesez) Études historiques et religieuses du Diocèse de Bayonne. , 302. or..


  Artikulu hau Frantziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.