Fujiwara no Michinobu

poeta japoniarra

Fujiwara no Michinobu (japonieraz: 藤原道信?, 972 - 994ko abuztuaren 25) Heian Aroaren Gorteko partaidea eta poeta japoniarra izan zen. Daijō Daijin Fujiwara no Tamemitsuren eta Fujiwara no Koretada sesshō alabaren hirugarren semea izan zen.

Fujiwara no Michinobu
Hyakuninisshu 052.jpg
Bizitza
Jaiotza972
Herrialdea Japonia
Heriotza994ko abuztuaren 20a (21/22 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: Baztanga
Familia
AitaFujiwara no Tamemitsu
AmaQ106357342
Hezkuntza
Hizkuntzakjaponiera
Jarduerak
Jarduerakpoeta

Bere osaba, Fujiwara no Kaneie Genpuku garaian adoptatu zuen. Jushii maila lortu zuen baina oso gazte hil zen, 23 urte zituelarik. Fujiwara no Kintō, Fujiwara no Sanekata eta Fujiwara no Nobukataren adiskidea izan zen.

Bere izena bi antologiren zerrendetan agertzen da: Chūko Sanjūrokkasen eta Ogura Hyakunin Isshu. Michinobu Ason-shū (japonieraz: 道信朝臣集?) izenburuko poema-bilduma egin zuen.[1]

ErreferentziakAldatu

  1. Peter McMillan (2008) One hundred poets, one poem each: a translation of the Ogura Hyakunin Isshu. New York: Columbia University Press. ISBN 978-0-231-14398-1.

Kanpo estekakAldatu