Fudai-daimyōak (japonieraz: 譜代大名?) Japoniako Edo garaiko Tokugawa shogunerriaren basailu izan ziren daimyō mota bat izan ziren. Fudaiak ziren orokorrean Tokugawa administrazioko postu garaiak betetzen zituztenak.

Honda Tadakatsu, Edo aroko fudai-daimyō ezagun bat.

Jatorria aldatu

Fudai-daimyōetako zati ziren familietako asko, Tokugawa klana, klan honek Sekigaharako guduan boterea lortu aurretik, zerbitzatu zutenak ziren. Klase hau osatzen zuten klanetako batzuk Honda klana, Sakai klana, Sakakibara klana, Ii klana, Itakura klana, Ogasawara klana, Doi klana eta Mizuno klana ziren. Tokugawaren "Lau General Handiak" (Honda Tadakatsu, Sakakibara Yasumasa, Sakai Tadatsugu eta Ii Naomasa, bere zerbitzari nagusiak zirenak) modu berean bihurtu ziren Fudai-daimyō Edo garaian. Gainera, Tokugawa klanak bere jatorria zuen Matsudaira klanaren adar batzuk ere fudai bihurtu ziren.

Edo garaian aldatu

XVI. mendean boterea lortzean Tokugawa Ieyasuk nabarmen handitu zituen bere domeinuak, horren ondorioz, horietako gehienak bere basailuen eskuetan utzi behar izan zituelarik, hauek, hala, daimyō titulua lortuz. Tozama-daimyōekin kontrastean, fudaiek, orokorrean, han txikietan gobernatzen zuten, bide nagusietan zehar edo shogunerriak Kantō eskualdean zituen egoitza nagusietatik gertu zeuden toki estrategikoetan zeudenak.

Noiz behinka, familia batzuk fudaira igoak edo fudaitik shinpan-daimyōra igoak ziren, Matsudaira klanaren kasuan bezala, fudaitik shinpanera igoa izan zena, nortzuk, ofizialki, Tokugawa klanaren senide bezala ezagutzen ziren. Euren arroz sarrerak 10.000 kokutik gora handitzen zituzten hatamotoak ere fudai bihurtzen ziren.

Fudai-daimyōak Bakumatsuan aldatu

 
Hayashi Tadataka, Bakumatsu aroko fudai-daimyō ospetsu bat.

Fudai asko aktiboki aritu ziren politikan Bakumatsu garaian, baita garai horretako aktibitate militarretan ere.

1868-1869ko Boshin Gerran, fudairen batzuk Ogaki eta Tsu domeinuetakoak kasu, shogunerriaren alde borrokatu zuten Toba-Fishimiko lehen guduan, alabaina, porrotaren ondoren, fudai klan askok ez zuten shogunaren ondoan, ezta bere armadan ere parte hartu, hau, iparraldera, Ezo errepublikaren aurka borrokatzera joan zenean. Beste batzuk neutral mantendu ziren, Tsu eta Ogaki domeinuetako bezalako batzuk aliantzak aske ezarri zituzten bitartean, Japoniako Armada Inperialaren alde eginez. Ogasawara Nagamichik eta Itakura Katsukiyok armada inperialaren aurkako lehen borrokan euren zerbitzariek osatutako talde txikiak zuzendu zituzten, baina euren domeinuak jada armada inperialak okupatzen zituenez, gerran inperioaren alde parte hartzera behartuak izan ziren. Fudai-daimyō bakarra, Jōzai Domeinuko Hayashi Tadataka egon zen prest bere lurraldea utzi eta bere armadarekin shogunerriaren alderdiari batzeko. Beste fudai talde batzuk Ōuetsu Reppan Dōmei (Iparraldeko Aliantza]]) osatu zuten batasunaren alde borrokatzeko, baina ez orain erretiratua zegoen shogunagatik.

Fudai gehienak Meiji arora modu baketsuan iritsi ziren, eta euren domeinuak 1871n Han sistemaren aboliziora arte gobernatu zituzten. Honen ondoren familiak Japoniako noblezia sistema berrira sartu ziren, kozaku bezala ezaguna.

Kanpo estekak aldatu