Ireki menu nagusia

José Fructoso Vivas Vivas, ezagunagoa Fruto Vivas izenagatik (Municipio Jáuregui, Táchira, Venezuela, 1928ko urtarrilaren 21a) venezuelar arkitektoa da. XX. mendearen bigarren erdiko venezuelar arkitekto bikainenetako bat, bere arkitektura-proiektuengatik ez ezik baita kritikari eta irakasle gisa egindako lanagatik ere.

Fruto Vivas
Fruto Vivas.jpg
Bizitza
Izen osoa José Fructoso Vivas Vivas
Jaiotza La Grita Itzuli1928ko urtarrilaren 21a (91 urte)
Herrialdea  Venezuela
Hezkuntza
Heziketa Central University of Venezuela Itzuli
Jarduerak
Jarduerak arkitektoa

BiografiaAldatu

Venezuelako Unibertsitate Zentralean egin zituen ikasketak. Carlos Guinard, Tomás José Sanabria, Cornelis Zitman, Carlos Raúl Vilanueva eta beste maisu batzuen eragina nabari da bere lanetan. 1955ean, bere lan nagusietako bat proiektatu zuen: Tachira Cluba, Caracasen, venezuelar arkitektura populistaren moldeari jarraituz. Bere beste lan aipagarrienetako bat Santo Domingoko (Merida) Moruco Hotela da. 1987ko Arkitektura Sari Nazionala jaso zuen.

ErreferentziakAldatu