Ingelesezko argot homosexualean, Friend of Dorothy (euskaraz: «Dorothyren adiskidea») gizon homosexual bat[1] edo, zentzu zabalean, LGBTQ taldeko edozein kide izendatzeko erabiltzen den eufemismo bat da. Bigarren Mundu Gerratik behintzat dokumentatuta dago esaldia; garai hartan, Estatu Batuetan legez kanpokoak ziren ekintza homosexualak. Norbait Dorothyren adiskidea dela esatea sexu-orientazioari buruz hitz egiteko erabilitako eufemismoa zen, besteek esanahia jakin gabe.[2]

Judy Garland aktorea, The Wizard of Oz filmean Dorothyren rola jokatzen. Gizonezko homosexual bat edo LGBTQ taldeko kide bat aipatzeko erabiltzen den Dorothyren adiskidea esapidearen bi jatorri posibleetako bat da.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu