Franko-belgikar komikigintza

Franko-belgikar komikigintza, frantsesez: Bande dessinée franco-belge, Frantzia, Belgika eta Suitzan ekoitzitako frantsesezko komikigintzari deritzo, eta AEB eta Japoniakoekin batera munduko hiru komikigintza nagusienetako bat da.

Europan komikigintza nagusiena da, bai usadioz eta baita gaur egun ere, nagusiki Frantzia eta Belgikan, urteroko argitalpen eta salmenta kopuruek baieztatzen duten bezala.

Komikigintza honen barnean Métal Hurlant, Pilote edo Spirou bezalako komiki-aldizkari garrantzitsua daude, Asterix, Tintin, Barbarella, Donjon eta XIII komiki-sailak edo Chaland, Cosey, Lauzier, Moebius, Tardi, Hergé, Enki Bilal, Albert Uderzo, René Goscinny eta Töpffer komikilariak, beste askoren artean.

Angulemako Komiki Azoka bere urteroko jaialdi eta erakustoki nagusia da.