Frankfurteko maisua (1460c. 1533) Flandriako Pizkundeko margolari bat izan zen, Anberesen aritu zena 1480tik 1520ra bitarte. Nahiz eta seguru asko inoiz ez zen Frankfurt am Mainen egon, izen hori eman zaio hiri horretarako eskatutako bi margolanengatik: Jesusen Familia (c. 1503), egun Frankfurteko Museo Historikoan dagoena, eta Gurutziltzaketa, egun Städel museoan dagoena.

Frankfurteko maisua

Bizitza
JaiotzaAnberes, 1460 (egutegi gregorianoa)
HerrialdeaHegoaldeko Herbehereak
HeriotzaAnberes, 1533 (egutegi gregorianoa) (72/73 urte)
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
Lan nabarmenak
KidetzaAnberesko San Lukas artista elkartea

Artista hau, beste artista anonimoak bezala, margotzeko estiloagatik identifikatzen ahal da, ez izenagatik. Hala ere, Frankfurteko maisua Hendrik van Wueluwe artistarekin lotu izan da; izan ere, van Wueluve artista fmatua izan zen Anberesen garai horretan, baina ez da haren pinturarik ezagutzen. Frankfurteko maisuaren autoerretratu bat datatuta dago (Artistaren eta emaztearen erretratua) eta jatorrizko markoa dauka. Han azaltzen da artistak 36 urte zituela orduan, eta San Lukaseko gremioko kidea zela (Van Wueluwe sei aldiz izan zen gremio horretako deana).

Frankfurteko maisua ezaguna da, halaber, Herbehereetako aurreko margolari batzuen (Rogier van der Weyden eta Hugo van der Goes, esaterako) kopia ugari egiteagatik, eta Quentin Metsys garaikidearekin estilo artistiko berria garatzeagatik Anberesen 1500 inguruan.

Kanpo estekak aldatu