Franco Moschino
Franco Moschino (Milan, 1950eko otsailaren 27a - Annone di Brianza, 1994ko irailaren 28a) italiar moda-diseinatzailea izan zen.
Franco Moschino | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Abbiategrasso, 1950eko otsailaren 27a |
Herrialdea | Italia |
Heriotza | Annone di Brianza, 1994ko irailaren 18a (44 urte) |
Hobiratze lekua | Milango monumentuzko hilerria |
Heriotza modua | : Hartutako Immuno Eskasiaren Sindromea |
Hezkuntza | |
Heziketa | Brera Academy (en) Istituto Marangoni (en) |
Hizkuntzak | italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | moda-diseinatzailea, antzerki aktorea eta artista |
moschino.it | |
Labe garaiak zituen familia aberats bateko semea zen. Hamabost urte zituela, Brerako Arte Ederretako Eskolara joan zen. Ondoren lanbide ugaritan aritu zen, Europako moda-diseinatzaile ospetsuenetako bat bihurtu aurretik: kontulari, argazkilari laguntzaile, liburu-saltzaile, haurrentzako ipuinen marrazkilari. Milanen Gianni Versace ezagutu zuen eta hark ilustratzaile gisa hartu zuen bere publizitate-kabineterako (1970). Hala ere, benetako aukera Cadette etxearen eskutik etorri zitzaion, han zuzenean parte hartu baitzuen hainbat bilduma osatzen. 1983an egin zuen bere lehenengo bilduma. Berritzailetzat hartzen da Moschino, modaren inguruan dituen ideiak direla eta. Baztertu egiten ditu modernitatea eta dotoretasuna, eta nabarmenkeria eta fantasia sartzen ditu bere filosofiaren barruan. Ehunak, estiloak eta koloreak nahastea izan da Moschinoren ezaugarri nagusia. Azken urteetan, ume seropositiboen aldeko lanetan aritu zen buru-belarri.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.