Francisco de Arobe (Esmeraldas, Peruko Erregeorderria, 1543 - , XVII. mendea) Peruko Erregeorderriaren lehenengo urteetan Esmeraldasko kostan zeuden zimarroi indigeno-beltzen, edo zanbo, komunitateen buru izan zen.[1] Andrés Sánchez Gallque margolari indigenak egindako erretratuagatik ezaguna Los reyes negros de Esmeraldas (1599), gerora Los mulatos de Esmeraldas bezala ezagutu zena. Koadro hori Felipe IV.ari bidali zioten, Esmeraldetako gobernadore onar zezan ofizialki.

Francisco de Arobe

Bizitza
Jaiotza1543 (480/481 urte)
BizilekuaEsmeraldas probintzia
Talde etnikoaZanbo (antropologia)a
Jarduerak
JarduerakKazikea
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

Aurrekariak aldatu

1526an, Bartolomé Ruiz de Estrada konkistatzaileak San Mateo sortu zuen. Lurraldean herri indigena desberdinak bizi ziren, nigua, lachi, campace, malaba eta cayapas edo chachi izenekoak eta konkistatzaileen aurrean erresistentzia agertu zuten eta lurraldearen kontrolpea saihestu ere. Izan ere, Ruizek Pizarrorekin batera hegoalderantz egin zuenean momentuan lurren kontrola galdu zuen. 1553tik, gutxi gora-behera, esklabo egindako pertsona ugari bildu ziren lur hartan, beltzak zein indigenak, Panamatik Limara zihoan ontzitik ihes egin zutelako, berau enkallatzean.

Biografia aldatu

Madagaskarretik Peruko Erregeorderrira esklabo eramandako Andrés Mengache gizon beltzaren etabeltz baten eta Nikaraguako emakumen indigena baten semea izan zen Francisco de Arobe, amaren izena ezezaguna da. Esmeraldasko kostan ainguratuta zegoen ontzi batetik ihes egitea lortu zuten eta zimarroien komunitatea sortu zuen aitak 1550 eta 1560. urte artean. Aita eta anaia nagusia, Juan Mangache, hil zirenenan, Francisco de Arobe Dobe izeneko lurraren kazikea bihurtu zen.[2]

Beltz zimarroien kazike aldatu

Iheslarien artean, bi talde nagusitu ziren, Alonso de Illescasena, indigenekin batera gaztelako koroari aurre egin ziona eta Aroberena, monarkiarekiko laguntasuna aurkeztu zuena. 1578an, Arobek katolizismora bihurtu zen, eta Bahía de San Mateon eliza katoliko bat eraikitzea onartu zuen.[3] Geroago, Arobe Juana izeneko emakume batekin ezkondu zen eta gutxienez bi seme-alaba izan zituzten.

1580ko hamarkadan, Espainiako kolonizatzaileekin zuzeneko tratua zuen Arobek. 1586an, hainbat bidai egin zituen Quitora non Rodrigo Díaz de Ribadeneyra gobernadorearen opariak jaso zituen, Esmeraldasen espainiarren kolonia bat ezartzen laguntzaren truke. 1589an, Arobek bere komunitatea Fray Juan de Salas mertzedarioaren erlijio-eskolapean jarri zuen.

Gainera, 1587tik 1598ra Onofre Esteban mertzedarioa bere eskualdean bizi izan zen eta San Mateoren ebanjelizazioan parte hartu zuen.

Esmeraldasko Gobernadore aldatu

 
Los reyes de Esmeraldas (1599) margolana, non Andrés Sánchez Gallquek Francisco de Arobe eta haren bi semeak erretratatu zituen, Pedro eta Domingo.

1590. hamarkadararteko erregistroetan dagoen informazioa urria da. Ordurako, Arobe famatua zen Esmeraldasko kostetara heltzen ziren naufragoak laguntzeagatik. Juan Barrio de Sepúlveda epaileak Esmeraldasera bidaiatu zen zimarroiak "baketze" aldera, eta horren ondorioz Arobe Quitora egin zuen bidaia 1599 semeekin batera, Gaztelako Koroari leial agertzeko. Eta han Esmeraldasko gobernari izendatu zuten.[4] Horretarako, Los reyes de Esmeraldas margolana egin eta Felipe IV.ari bidali zioten. Koadroa erregeen kolekzioan iraun zuen XIX. mendearen amaiera arte. Margolanean Francisco de Arobe eta bere bi semeak agertzen dira, kristautuak.[5] Aroberen erretratua Amerikako lehen margolan sinatua da, eta koloniaren lehenengo urteetako erretratu ezagunenetako bat. Espainiako monarkiarekin izandako lankidetzak eta onarpenak Quito eta Esmeraldas elkartzea ekarri zuen.

1598an, Gaspar de Torres misiolaria, cayapa eta lacha herriekin batera Quitora heldu zen Aroberen lehialtasuna eta laguntza baieztatzera. 1599an, Frantzisko eta bere semeak heldu zirenean, lankide gisa berretsi zituzten eskualdea baketu eta bertako biztanleak ebanjelizatzen lagundu zutelako. Quitoko Errege Auzitegiko Idazkaritzaren arabera:[6]

« Arobe, sus hijos y los indios que lo acompañaban dieron la paz y obediencia al Rey y dellos en su rreal nombre se tomó posesión y el asiento y capitulaciones y ansi quedaron y están puestos por vasallos suyos en su rreal Corona. »

Barrio de Sepúlvedak Esmeraldasko gobernari eta "Lurren jaun" gisa deskribatu zituen. Arobek kapitain titulu militarra jaso zuen ere. 1599tik aurrera erregistro historikoetatik desagertu zen arren, haren ondorengoek, belaunaldiz belaunaldi, komunitate zimarroetan gobernatzen jarraitu zuen1657. urtera arte. Urte horretan, Antonio Pata, indigena, Esmeraldasko kostak kontrolatzen zituen komunitateko burua zela onartu zen.[7]

Arobe eta bere semeek Esmeraldasen izan zuten botereari buruz idatzi zuen Pedro de Arévalo kapitainak. Hurrengo hitzak 1600. urtekoak dira:[8]

« Los negros se mezclaron entre los indios y tomaron sus rritos, ceremonias y trajes y las mujeres que les pareció las más principales y cacicas y se fueron apoderando y señoreando de aquella tierra e yndios […] son señores absolutos della y de los dichos yndios y ellos los mandan y gobiernan y no se conoce otro cacique ni señor dellos en la dicha provincia más que los dichos negros que entre si por sus parcialidades los tienen repartidos. »
Pedro de Arévalo

Gobernadore izendatu eta zazpi urte geroago, Ibarra hiria sortu zen, Quito eta Esmeraldas lotzeko sortu zena, baita Quito eta Panamako Errege Audientzia lotzea ere.

Arobe, Miguel de Ibarra (Eibar, 1550 - Quito, 1608), Gil Ramírez Dávalos, Francisco Pacheco, Alonso de Mercadillo eta Juan de Salinas y Loyolarekin (Añana, 1492 - Loja, 1582) batera, Ekuadorreko kolonizazio eta ebanjelizazioan lagundu zuten gobernari nabarmenetako bat izan zen.

Erreferentziak aldatu

  1. Guy Everard Mbarga. (21 de mayo de 2019). Les mulâtres afroéquatoriens d’Esmeraldas. .
  2. Los Mangaches. Francisco de Arobe. .
  3. Alfredo Costales: Los Maldonado, pg. 31
  4. Txantiloi:Cita web
  5. Txantiloi:Cita web
  6. «Francisco de Arobe. Los Mangaches.» pueblosoriginarios.com.
  7. Enciclopedia del Saber Afroecuatoriano. Gráfica Iberia - Quito. 2009
  8. Enciclopedia del Saber Afroecuatoriano. Gráfica Iberia - Quito. 2009

Kanpo estekak aldatu