Beltz zimarroi
Ameriketan esklabistetatik ihes egin zuten Afrikar eta afrikarren ondorengoei zimarroi edo beltz zimarroi esan zitzaien. Oro har, taldeetan bizi ziren, leku ezkutuetan palenque edo quilombo deituriko herrixketan. Kuban jíbaro hitza erabili zuten egoera bera adierazteko.
Enkomiendetatik ihes egin zuten indigenek ez zuten izen hori hartu.
Memoria eta erresistentzia
aldatuZimarroiek Afrikan zituzten ohiturak mantentzeko ahalegina egin zuten, nortasuna nolabait mantenduz. Granada Berrian zein beste lurraldeetan emakumeek ilea txirikorda bihurrietan biltzen jarraitu zuten, baina Karibean erabilera berri bat eman zioten.[1] Izan ere, mapak osatu zituzten haien ilea baliatuz:
Hala, etxaldetik urruntzeko aukera zutenean, erliebeari erreparatzen zioten, errekei, landarediari, edozein motatako mugarriri… eta, ikusitakoa eta ibilitakoa gogoan hartuta, elementu horiek txirikordetan marrazten zizkieten elkarri.[1]
Zigorrak
aldatuIhes egin ondoren harrapatzen zituzten esklabizaturiko beltzek zigor desberdinak jasotzen zituzten, besteak beste, hanka bat moztu egiten zieten. Horrez gain, emakumeei bularrak moztu ohi zizkieten, baita gizonak kastratu ere.[2]
Zimarroi ezagunak
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ a b «Askatasuna txirikordatan» Argia (Noiz kontsultatua: 2023-10-25).
- ↑ P, María Cristina Navarrete. (2003). «Los palenques. Reductos libertarios en la sociedad colonial, siglos XVI y XVII» Memoria y Sociedad 7 (14) ISSN 2248-6992..
Bibliografia
aldatu- Zeuske, Michael. «The Cimarrón in the Archives: A Re-Reading of Miguel Barnet's Biography of Esteban Montejo» en: New West Indian Guide/Nieuwe West-Indische Gids, vol. 71, no. 3 & 4 (1997), pp. 265-279.
- Zeuske, Michael. «El "Cimarrón" y las consecuencias de la guerra del 95. Un repaso de la biografía de Esteban Montejo» en: Revista de Indias, vol. LVIII, enero-abril de 1998, núm. 212, pp. 65-84.
- Zeuske, Michael. «Novedades de Esteban Montejo» en: Revista de Indias, vol. LIX, mayo-agosto de 1999, núm. 216, pp. 521-525.
- Mann, Charles C., y Hecht, Susanna. «Donde los esclavos reinaban» National Geographic en español. 3012, abril. pp. 70-77.
Kanpo estekak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Beltz zimarroi |