Francisco Picart

XVIII. mendeko Nafarroako inprimatzailea

Francisco Picart (Aragoiko Erresuma, c.1667-Iruñea, 1743ko urriaren 8a) 1687 inguruan Iruñean bizi izan zen inprimatzaile eta liburu-saltzailea zen. Aipatu datatik 1734ra arte lan egin zuen, osasun arrazoiengatik bere seme nagusiak, Martin Franciscok, ordezkatu zuen arte. Bederatzi urte geroago hil zen Iruñeko bere etxean, 1743an, 76 urte zituela. Tipografo gisa aritu zen 29 urtez, eta 26 liburu inprimatu zituen, hau da, XVIII. mendean Nafarroan izandako ekoizpen osoaren ehuneko laua.

Francisco Picart

Bizitza
Jaiotza1667
Heriotza1743ko urriaren 8a (75/76 urte)
Familia
Seme-alabak
Jarduerak

Biografia aldatu

1667 inguruan jaio zen Aragoiko Erresuman. 1687 inguruan, Iruñera joan zen bizitzera, eta han Josefa de Guirguillanorekin ezkondu zen; 1688an, Martin Frantzisko semea izan zuen eta San Nikolas parrokian bataiatu zuten. Martin Gregorio Zabala inprimatzailea izan zen haren aitabitxia. Hamar urteren buruan, 1698an, bigarren semea jaio zen, Martin Jose.

Kuria kalean kokatu zen, katedraletik gertu, hiriko inprimategi eta liburu-denda gehienak biltzen ziren espazio batean. Etxebizitza zabal bat hartu zuen alokairuan, "botiga" (denda) eta ezkaratzarekin; horrela, garai hartan ohikoa zen bezala, toki berean biltzen ziren familiaren etxebizitza eta negozioa. Jakin badakigu 1698an urtean 24 dukat eta lau urteko errentarekin sinatu zuela alokairua, eta 1703 eta 1708an errenta berarekin berritu zuela.

Bere jarduera ez zen liburuaren mundura mugatu: 1727ko urtarrilean Iruñean bizi zen Miguel de Cortariri ile beltz edo gaztaina-koloreko ar bat saldu zion, 28 dukat itxitako adinekoa. Bestalde, Martin Franciscok, bere seme zaharrenak, 1739an ordainketa-gutun bat sinatu zuen, zeinaren bidez gurasoek zortzi urte lehenago Maria Garatearekin egindako 35 dukaten zorra kitatu zuen.

Alfontso Burguete inprimatzailearekin harreman zahar eta estua izan zuen, 1708an bere etxebizitzaren alokairu-kontratua berritu izanaren lekuko izan baitzen. Picartek, berriz, 1719an parte hartu zuen Burgueteren ezkontzan, lekuko gisa.

Francisco Picart 1743ko urriaren 8an hil zan, 76 urtetara, Kuria kaleko bere etxean. Emaztea lehenago hil zitzaion. Katedralaren barruan dagoen San Joan parrokian lurperatu zuten, gaueko mezekin eta kofradien meza kantatuekin.

Argitaratutako liburu batzuk aldatu

Iruditegia aldatu

Hauek dira Picartek plazaratutako zenbait liburuen azalak:

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu