Francisco Mujika Garmendia

Francisco Mujika Garmendia "Pakito" edo "Artapalo" (Ordizia, 1953ko azaroaren 19a-) ETA erakunde armatuaren kide historiko gipuzkoarra izan da.

Francisco Mujika Garmendia
Bizitza
Izen osoaFrancisco Mujika Garmendia
JaiotzaAlde Zaharra (Ordizia)1953ko azaroaren 19a (67 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakterrorista
KidetzaEuskadi Ta Askatasuna
Izengoitia(k)Pakito eta Artapalo

1987tik 1992 arte erakundearen buruzagitzan egon zen, garai hartako hainbat hilketaren ardura hartuz, tartean Bartzelonako "Hipercor" supermerkatuaren atentatu odoltsua.

1992an atxilotu zuten Bidarten. Denboran aurrera, 2004an beste kide batzuekin batera testu kritikoa sinatu zuen erakundearen ildoaren aurka, ezaugarri horiekin aurrera eramaten zen borroka armatua baztertuz. Hurrengo urtean ETAk erakundetik egotzi zuen.