Francis Scott Key zubiaren erorketa
Francis Scott Key zubiaren erorketa 2024ko martxoaren 26an, asteartea, Francis Scott Key zubiaren zati nagusiak erori egin ziren Baltimoren (Maryland, AEB), MV Dali kargaontzik euskarri-zutabeetako baten aurka talka egin ondoren. Gutxienez, sei pertsona desagertuta daude. Mexikok Washingtonen duen kontsulatuaren arabera, sei pertsona horien artean Mexikoko, Guatemalako eta Salvadorreko nazionalitatea zuten zubian lanean ari ziren langileak zeuden. Kargaontziak arazoak zituela jakinarazi zion portuko agintaritzari zubiko zutabearekin talka egin baino bi minutu lehenago.[1]
Francis Scott Key zubiaren erorketa | |
---|---|
Mota | maritime accident (en) ship collision (en) |
Data | 2024ko martxoaren 26a (01:27 (en) . Ekialdeko Ordu-eremu) |
Kokaleku | Francis Scott Key zubia (Baltimore) Baltimore |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Ontzi | Dali |
IMO ship number (en) | 9697428 |
Kausa | bridge strike (en) maritime accident (en) |
Pertsona hilak | 6 |
Pertsona zaurituak | 2 |
Pertsona desagertuak | 2 (2024ko apirilaren 15a) |
Bizirik irten direnen kopurua | 2 |
Suntsituak | Francis Scott Key zubia (Baltimore) |
Komunikabide | |
Hashtag | #BaltimoreBridgeCollapse |
Zubia
aldatuFrancis Scott Key zubia edo Outer Harbor Crossing Baltimoreko portuaren kanpoaldean zegoen altzairuzko arkudun sareta zubi jarrai bat zen, Patapsco ibaiaren bokaletik gertu. Ameriketako Estatu Batuetako Maryland estatuko 695. errepidea bere gainetik igarotzen zen. Baltimoreko zubi handiena da. Teknikoki zahartuta zegoen eta egituraren segurtasuna ez zegoen bermatuta. Baltimoreko badiaren presentzia ikonikoa zen. Baltimoreko portua AEBko ontzi-zentro handienetako bat da eta bere erorketa ondorioz instalazioak itota gelditu dira.[2]
Gertaerak
aldatuMV Dali izeneko 300 metroko zamaontziak jo zuen, goizaldean, Francis Scott Key zubiaren zutabeetako bat. Baltimoreko bertako portutik atera zen ontzi hori, ordu erdi lehenago. Kargaontziak arazoak zituela jakinarazi zion portuko agintaritzari zutabearekin talka egin baino bi minutu lehenago —AEBetako 01:30ak, Euskal Herriko 06:30ak—. Motorean indarrik gabe gelditu zela esan zuen, eta noraezean zihoala, korrontearen menpe. Ohartarazpenak trafikoa mozteko denbora eman zien larrialdi zerbitzuei; hala ere, zortzi ibilgailu erori ziren Patapsco ibaiko uretara. Bilaketa lanak berehala hasi ziren eta momentuz sei dira desagertuak, seiak zubiaren mantentze lanetan ari ziren igeltseroak.[3]
Istripua gertatu eta berehala uretik bi pertsona erreskatatu zituzten: batek ez zuen zauri larririk, baina bestea ospitale batera eraman zuten, larri. Desagertu zerrenda ofizialeko seiak zubian ari ziren langileak ziren, baina argitzeke dago eroritako autoetan ere norbait zegoen.[3]
Singapurreko bandera du ontziak, eta Sri Lankara abiatua zen, 27 egun iraun behar zuen bidaia batean. Jabeak jakinarazi du eskifaiako 22 kideak onik daudela; Indiako nazionalitatea dute guztiek. 2021ean ere arazo teknikoak izan zituen ontziak. Txilen eginiko ikuskaketa batean aurkitu zizkioten, baina handik irten aurretik konpondu zituzten.[3]
Wes Morre Marylandeko gobernadoreak larrialdi egoera ezarri zuen istripuaren ondoren, eta Washingtoni laguntza eskatu zion. Agintariek adierazi dute zubiak garrantzi handia duela Baltimoreko zirkulazio sisteman.[3]
Erreferentziak
aldatu- ↑ https://www.eitb.eus/eu/albisteak/mundua/argazkiak/osoa/9457278/kargaontzi-batek-baltimoreko-zubi-handiena-jo-eta-eraitsi-egin-du/
- ↑ https://elpais.com/internacional/2024-03-27/el-puerto-es-el-corazon-de-la-ciudad-el-derribo-del-puente-de-baltimore-pone-en-jaque-su-economia.html
- ↑ a b c d "Sei langile desagertu dira Baltimoreko zubiko istripuan". (Noiz kontsultatua: 2024-03-26).