Franche-comtera
Franche-comtera (frainc-comtou) Frantziako Franche-Comté eskuladeko eta Suitzako zonalde txiki bateko erromantze hizkuntza bat da, Oïl taldekoa. Frantziako lurraldean desagertutzat eman daiteke. Ez du inolako onarpen instituzionalik ezta idaztarau ofizialik ere.
Franche-comtera | |
---|---|
frainc-comtou | |
Franc-comtois hizkuntzak. Ekialdean franche-comtera. | |
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | Frantzia Suitza |
Ofizialtasuna | Inon ez |
Eskualdea | Franche-Comté, Jura Kantoia, Sundgau, Berna Kantoia |
UNESCO sailkapena | 4: arrisku larrian |
Araugilea | Ez du |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza indoeuropar hizkuntzak hizkuntza italikoak hizkuntza erromantzeak mendebaldeko hizkuntza erromantzeak hizkuntza galo-iberiarrak hizkuntza galo-erromantzeak Gallo-Rhaetian (en) Oïl hizkuntzak | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | subjektu aditza objektua |
Alfabetoa | latindar alfabetoa |
Hizkuntza kodeak | |
Glottolog | fran1262 |
Linguasphere | 51-AAA-hj |
Linguist List | fra-fra |
UNESCO | 1522 |
Aldaerak
aldatuFranche-comterak jurera ("Jurassien") izena hartzen du batzuetan hizkuntzalaritza arloan. Hizkuntza hau Oïl hizkuntza periferikoen aldaera da, eta bere barruan sei azpi-aldaera bereiz daitezke (Dalby, 1999/2000, 398. orr):
- Saône-N: Saône Garaia eta Marne Garaia hego-ekialdean.
- Doubs-Ognon: Ognon ibaiaren bailaran, Doubs departamendu erdiko bailarak, Saône Garaiko hegoaldea eta Marne Garaiko hego-ekialdeko zonalde bat barne hartuz.
- Lomont-Doubs: Lomont Massif-en eta Doubs departamenduko ekialdeko bailaretan, eta baita Jura Kantoiko (Suitza) mendebaldean.
- Ajulot: Belfort Herrialdean eta inguruko lurraldeetan eta Jura Kantoiko ipar-mendebaldean.
- Vâdais: Delémonten.
- Taignon: Franches Massif eta Jura Kantoiko hegoaldean.
Bibliografia
aldatuDalby, David (1999/2000): The Linguasphere Register of the World's Languages and Speech Communities, (2. liburukia), Hebron, Gales: Linguasphere Press. ISBN 0-9532919-2-8.