Françoise Blomme

arkitekto belgikarra

Françoise Blomme (Uccle, Belgika, 1933ko otsailaren 5a) arkitekto eta idazle belgikarra da. Beste batzuekin, CERAU (Centre d'études et de recherches d'architecture et d'urbanisme) arkitektura-bulegoa sortu zuen Bruselan, 1968an. Bere arkitektura-jardunaren ezaugarria da ingurumenean eta haurrei zuzendutako arkitekturan izan duen interesa, bereziki haur gaixoei zuzendutakoan.[1]

Françoise Blomme
Bizitza
JaiotzaUccle1933ko otsailaren 5a (91 urte)
Herrialdea Belgika
Familia
AitaYvan Blomme
Familia
Hezkuntza
HeziketaÉcole Decroly (en) Itzuli
École nationale supérieure des arts visuels de La Cambre (en) Itzuli 1956)
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa

Biografia aldatu

Françoise Blomme belgikar arkitekto familia batean sortu zen. Bere aitona Adrien Blomme (1878-1940) zen, Bruselako arkitekto modernista, Bruselan hainbat obra egina. Haren aita Yvan Blomme (1906-1961) ere arkitektoa zen. Françoise Ucclen jaio zen, 1933ko otsailaren 5ean, eta bertako Decroly eskolan ikasi zuen arkitekturan goi-mailako ikasketak hasi aurretik.

1956an, José Vandevoorde arkitektoarekin ezkondu zen. Elkarrekin hartu zuten Yvan Blomme aitaren arkitektura-bulegoaren ondorengotza, hura 1961ean hil zenean. Geroago, 1968an, CERAU bulegoa sortu zuten.[2]

Hezkuntza aldatu

Bigarren mailako ikasketak egin ondoren, Françoise Blomme E.N.S.A. - la Cambre eskolan sartu zen. 1956an eskuratu zuen diploma: bere promozioko emakume bakarra izan zen. Ondoren, Robert Puttemansen tailerrean ikasi zuen. Urte batzuk geroago, 1980an, O.M.S. ekologia-ziurtagiria eta ingurumeneko bitarteko lizentzia lortu zituen Bruselako Unibertsitate Librean.

Ibilbidea aldatu

Arkitekturaren praktika aldatu

Françoise Blommek Yvan Blomme bere aitaren ondoan hasi zuen karrera. Besteak beste, 1958an, Bruselako Nazioarteko Erakusketan kolaboratu zuten. 1960an, José Vandevoorde bere senarrarekin, Boistforteko haien etxea (11 avenue des Staphylins) egin zuen.[3] Lan harekin Van de Ven saria irabazi zuen 1961ean. Urte hartan zendu zitzaion aita, eta haren bulegoari segida eman zion senarrarekin: bulegoari izena aldatu zion, eta "J. et F. Vandevoorde-Blomme" jarri. Bikotea Roger Thirionekin eta André Bauwensekin elkartu zen, CERAU arkitektura- eta hirigintza-bulegoa sortzeko. Bulegoa 2001ean utzi zuen.

Lan-motak aldatu

CERAUrentzat egindako lanaren baitan, Françoise Blommek haurrei bideratutako arkitekturari buruzko ikerketak egin zituen, hauek eraikitzeko, besteak beste: Laekenen Reine Fabiola Ospitalea, 1986an, eta Sahel-en nomadentzako eskola bat, Oxfamen proiektu baten esparruan.[4] Bere lanak adinekoei begirakoak ere izan ziren: Pacheco Institutua zaharberritzea Bruselan, baita atseden-etxe zenbait ere.[5]

Horrela, ospitale-programa ugariren ardura izan zuen, Bruselan nahiz atzerrian: Erasme Ospitalea, Lambert Fundazioaren Ama-etxea, Tunisiako Ospitale Pediatrikoa edo Boliviako Ocuriko Ospitalea.

Gai horiez gain, irakaskuntza-eraikinak, gizarte-ekipamenduak, industria- eta administrazio-guneak eta kultura-, kirol- eta aisia-ekipamenduak egiten espezializatu zen bulegoa. Haien eraikuntzak Belgikan daude nagusiki, baina baita atzerrian ere. CERAUk sari eta goraipamen ugari jaso izan ditu bere lanengatik.

CERAU Bruselako Unibertsitate Libreari hurbila izan zaio, eta haren campusetarako hainbat eraikin egin izan ditu: Solboscheko O eraikina (1969), La Plaineko hainbat eraikin, eta Rhode-Saint-Genèseko campuseko laborategiak (1963). Françoise Blommek hirigintza-proiektu handietan ere parte hartu zuen, hala nola, Louvain-la-Neuve eta la Plaineko campusen inguruan (ULB), baita atzerrian ere, Aljerian, Marokon eta Nigerren.

Teknika berritzaileak eta Tarc-system aldatu

CERAUk hainbat ikerketa egin zituen TARC-system izeneko hormigoi aurrefabrikatuko elementuekin eraikitzeko sistemari buruz, 1965az geroztik. Sistema horretan oinarritutako lehen errealizazio handia Vinçotte banketxearen egoitza administratiboa izan zen, Linkebeeken, 1966an; bigarrena, O eraikina, 1969an. Ondoren, arkitektoek Fabricom-en egoitza administratiboa diseinatu zuten, Ucclen, 1971n.

Konpromisoa aldatu

Françoise Blomme S.C.A.B.-Société Centrale d'Architecture de Belgique-eko kide bilakatu zen 1971n, eta lehendakari 1986tik 1988ra.. Hala, S.C.A.B.eko kide emakume bakarretako bat izan zen, Simone Guilissen-Hoa edo Nicole Beeckmansekin batera.

1990 eta 1993 bitartean, Brabant frankofonoaren Arkitektoen Elkargoko Kontseilu Probintzialeko kide izan zen, eta 1992an eta 1993an, lehendakariorde.

2000n, Ufvab-Union des femmes architectes belges-eko kide bilakatu zen. Emakume Arkitektoen Nazioarteko Batasunaren Belgikako adarra da, 1996an sortua.[6]

Argitalpenak aldatu

2001ean, Françoise Blommek bulegoa utzi, eta Adrien Blomme aitonaren biografia idatzi zuen. Lana 2004an argitaratu zen CIVA aldizkarian.

Lanak aldatu

  • 1960: Boitsforteko bere etxea
  • 1966: Vinçotte-ren administrazio-egoitza Linkebeeken
  • 1969: ULBko Kalkulu Zentroa, Ixelles - Solboscheko campusa

Sariak eta goraipamenak aldatu

  • 1961: aipamena Van de Ven sarian, Boitsforten duen bere etxeagatik

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu