Fluoreszeina

Ftaleinaren familiako koloratzailea (C20H12O5). Erresortzina azido ftalikoarekin 200 °C-an berotuz lortzen da. Kolore hori-laranja duen hautsa da, uretan eta alkoholetan disolbagarria. Soluzio alkalinoetan ongi disolbatzen da, eta disoluzio horrek fluoreszentzia berde nabaria du. Hidrografoek askotan erabiltzen dute fluoreszeina-disoluzioen fluoreszentzia lurpeko ibaien nondik norakoak aztertzeko. Eosinak eta eritrosinak lortzeko lehengaitzat erabiltzen da, eta antiseptiko gisa erabiltzen den merkurokromoa ere fluoreszeinatik lortzen da.

GFDL
Fluoreszeinaren egitura
GFDL
Fluoreszeina

Johann Friedrich Wilhelm Adolf von Baeyer (1835-1917) kimikariak sintetizatu zuen 1871n.

ErreferentziakAldatu