Florence Parpart

Estatubatuar asmatzailea

Florence Parpart (Hoboken, New Jersey, 1856) Estatu Batuetako asmatzailea izan zen. Besteak beste garbiketa industrialeko makina eta hozkailu elektrikoa garatu zituen.

Florence Parpart
Bizitza
JaiotzaHoboken (New Jersey)1873ko urtarrila
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza1930eko abenduaren 3a (57 urte)
Jarduerak
Jarduerakasmatzailea

Ibilbidea

aldatu

Hobokenen jaio bazen ere bere bizitzaren zatirik handiena New Yorken eta Filadelfian bizi izan zuen. Bertan, etxekoandrearen bizitza xumea izan zuen 1904an, harik eta 1879an patentatutako Eureka Frazer Brown-ena hobetzen zuen erratz industrialeko makina baten lehen patentea lortu zuen arte.[1]

1893an, Florence Parpart paseatzen ari zela, Frazerren makinak zikindu egin zuen, eta, ondorioz, garbiketa industrialeko makina garatu zuen. Hobekuntzak erabilera zabalagoa ahalbidetu zuen eta bi urte geroago, Parpartek berrikuntza saldu zuen Estatu Batuetako hainbat hiritan, besteak beste, New Yorken, Filadelfian eta San Frantziskon.[2]

Hiram D. Layman-ekin ezkondu ondoren, 1914an hozkailu elektriko baten patentea lortu zuen. Ordura arte erabiltzen ziren izotz-kaxak zaharkituta utzi zituzten aurreko ereduak hobetu zituen, eta aldaketa erabatekoa ekarri zuen, elikagaiak prestatzeko eran ez ezik baita kontzerbatzeko moduan ere.[3]

Azoka komertzialetara joan eta bere publizitate-kanpainak egin ondoren, hozkailuak arrakasta handiz merkaturatu zituen herrialde osoan.[4][5]

Patenteak

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu