Flora Murray (Murraythwaite, 1869ko maiatzaren 81923ko uztailaren 28) Eskozian jaioa, lanbidez medikua izan zen, beraz, lan mundu horretan benetako emakume aitzindaria. Britainiar Inperioko Ordena lortu zuen. Ideologikoki sufragista zen eta Women's Social and Political Union suffragette mugimenduko partaidea izan zen.[1]

Flora Murray

Bizitza
JaiotzaDumfries1869ko maiatzaren 8a
Herrialdea Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
HeriotzaHampstead1923ko uztailaren 28a (54 urte)
Hezkuntza
HeziketaDurham University (en) Itzuli
London School of Medicine for Women (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmedikua eta sufragettea
Jasotako sariak
KidetzaEmakumeen Batasun Sozial eta Politikoa

Biografia aldatu

Flora Murraythwaite-n, Eskozian, jaio zen. Gurasoak John Murray eta Grace Harriet Graham ziren. Londresen Emakumeentzako Medikuntza Eskolan ikasi zuen eta ikasketak Durhameko Unibertsitatea bukatu zituen. 1905an Belgraveko Haur-Ospitalean ofizial-medikua izan zen eta anestesista bezala Chelseako Emakumeentzako Ospitalean lan egin zuen ere bai.

1908an mugimendu sufragistan sartu zen, Millicent Fawcetten Women's Social and Political Union suffragette taldean alegia. Hizlaria izan zen eta manifestazio askotan hartu zuen parte. Militanteen artean mediku gisa aritu zen. Esaterako, Emmeline Pankhurstek eta beste gose grabalariek gose-greba utzi zutenean eta libre gelditu zirenean berak eman zizkien lehenengo sorospenak. Politikoki grebalariei indarrez jatearen aurka hitz egin zuen.

1912an, Louisa Garrett Anderson doktorearekin batera, Haurrentzako Emakumeen Ospitalea sortu zuen. Ospitaleak bi helburu zituen: inguruko haurrei osasun-laguntza ahalbideratzea eta, bestetik, emakume doktore berriei pediatria arloan praktikak egiteko aukera eman.[2]

Lehen Mundu Gerran armadari Frantzian lagundu zion, zerbitzu medikuetan. Berriro ere Louisa Garrett Anderson doktorearekin batera Frantziako armadarako ospitale militarrak Paris eta Wimereuxen sortu zituen. Hasierran Britaniar Armadak bere lana aurrera eramateko baimena ezeztatu bazien, azkenian onartu zuten.

Hesteetako minbizia zuela eta, Londresko ebakuntza egin zioten eta, ondorioz, 1923ko uztailaren 28an hil zen. Bere gorpuzkinak Holy Trinity Churchen, Penn, Buckinghamshiren, lurperatuta daude, Louisa Garrett Andersonen ondoan.[3]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu