Flannery eta bere astakiloak
Flannery eta bere astakiloak Bernardo Atxagak idatzitako liburua da, haur eta gazte literaturarena.
Flannery eta bere astakiloak | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Bernardo Atxaga |
Argitaratze-data | 1987 |
Izenburua | Flannery eta bere astakiloak |
Argitaletxea | Elkar |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | haur literatura |
Hizkuntza | euskara |
1987an argitaratu zen "Elkar" argitaletxearen eskutik. Arrakastari esker, Elkar diskoetxeak disko bat argitaratu zuen bere gaiekin telesailean oinarrituta. Monika Arzuagak jarri zien ahotsa abestiei, Juan Carlos Pérezek sortu zuen musika eta Bernardo Atxagak hitzak.
1987an Jaizkibel konpainiak marrazki bizidun batzuk ekoitzi zizkion ETBri. Telesailak ospea izan zuen, baina gerora bertan behera utzi zuten.
1989an Egin argitaletxeak "Astakiloen abenturak eta kalenturak" kaleratu zuen VHS formatuan. 2007an Berria egunkariak DVD bat argitaratu zuen. DVD honetan telesaileko kapitulu guztiak bildu ziren.
Kanpo estekak
aldatu- (bideoa) Ipupomamua - Atxaga (2011): https://web.archive.org/web/20170414165000/http://www.eitb.tv/es/video/ipupomamua--2011/4106927177001/4102965555001/atxaga/ Noiz kontsultatua: 2017-04-14.
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |