Flammulaster granulosus

Flammulaster granulosus Inocybaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Flammulaster granulosus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaInocybaceae
GeneroaFlammulaster
Espeziea Flammulaster granulosus
Watling, 1967

Sinonimoak: Flocculina granulosa, Naucoria granulosa, Phaeomarasmius granulosus.

Deskribapena

aldatu

Kapela: cm 1 inguruko diametrokoa, ganbil samarra, gainazal irintsua, ezkata pikortsuekin, arre-gorria edo kanela kolorekoa.

Orriak: Gorrixka kolorekoak.

Hanka: 3 cm inguruko garaierakoa eta 0,2 cm inguruko diametrokoa, antzeko kolorekoa.

Haragia: Gorrixka kolorekoa.[2]

Etimologia: Granulosus epitetoa latinetik dator, pikortsu, esan nahi duen "granulosus" hitzetik. Kapelaren dekorazioagatik.

Jangarritasuna

aldatu

Ez da jangarria

Nahasketa arriskua

aldatu

Genero honetako bereizketa datu mikroskopikoetan oinarrituta egiten da.

Sasoia eta lekua

aldatu

Lurzoruan edo hostozabalen hondarretan.

Banaketa eremua

aldatu

Mendebaldeko Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa.[3]

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 246 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. Flammulaster granulosus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

aldatu