Fitxa (diruaren ordezkoa)

kasinoetan eta zenbait mahai jokotan dirua ordezkatzeko erabiltzen diren disko txikiak, ferietan eta zenbait negozioetan ere erabiliak

Kasinoetan, zenbait mahai-jokotan, jolas parkeetako zenbait atrakzioetan edo zenbait saltzeko makinatan fitxak erabiltzen dira dirua ordezkatzeko. XX. mendetik aurrera gehien erabili diren fitxak plastikozko disko txiki koloretsuak izan dira, kopuruekin eta batzuetan serie zenbakiekin.

Poker fitxa batzuk.

Negozio batzuetan ohiko dirua fitxekin ordezkatu egiten da, negozioaren seguritatea handitzeko. Autotxokeetan, esate baterako, erabiltzaileek fitxak sartzen dituzte autoetan eta auto bakoitzean fitxa asko metatu egin daiteke. Lapurrentzat fitxak ebastea ez da dirua lapurtzea bezain erakargarri izaten. Gauza bera saltzeko makinekin. Txanponekin elikatuz gero, makinak gehiago zaindu egin behar dira lapurretak saihesteko, fitxekin elikatzen direnean baino gehiago.

Kanpo estekak aldatu