Fitxa, irakaskuntzaren esparruan, ikasleentzat prestaturiko paper-orri bat izaten da, ariketekin. askotan, ariketa horien erantzunak orrian bertan, fitxan bertan, idatz daitezke.

2019. urtean "etxeko lan" bezala proposatutako fitxa bat. Ikuspegi komunikatiboaren antipodetan: bete itzazu hutsuneak testuingururik gabeko esaldietan, zuzen itzazu okerrak, etab.

Fitxak didaktika tradizional jakin batzuetan oso erabiliak izan dira. Normalean argitaletxeek eskainitako material didaktikoen artean egoten ziren eta askotan irakasleei eurek sortzen zituzten, multikopista edo fotokopiekin.

Fitxetako ariketak errepikakorrak izaten ziren askotan, eta ikasleen sorkuntzarako aukera gutxi ematen zuten. Gainera, ikasleen interesetatik urrun egoten ziren eta eskaintzen ziren proposamen didaktikoak ikasleen errealitatean testuinguru gabe geratzen ziren.