Hezkuntzan, ariketa irakasleak ikasleari proposatzen dizkion ataza errepikakorra da, ikasleari algoritmo edo prozedura sistematiko bat burutzea besterik eskatzen ez diona. Bereziki, matematikan nahiz matematika erabiltzen den irakasgaietan erabiltzen dira. Ariketaren helburu diren kalkuluak eta prozedurak menderatzeko balio badu ere, ez dira egokitzat jotzen ikaslearen hezkuntzarako, sormena, problemen ebazpenerako trebezia eta beste gaitasunak baztertu egiten dituelako. Ariketa zerrendak neurriz eta osagarri moduan soilik erabiltzea gomendatzen da, beraz, eta ez oinarri didaktiko moduan. Aukera moduan, irakasleak problema izeneko atazak ditu aukeran: ebazpenerako estrategiak pentsatu, taldean garatu eta beraz ikasleen arteko harremanak bultzatzea ahalbidetu eta ikaslearen jarrera positiboa ekartzen dute.

Hezkuntza Artikulu hau hezkuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


Kanpo estekak aldatu