Ireki menu nagusia

Filipo Arabiarra (latinez: Marcus Iulius Philippus; 204 - 249) erromatar enperadorea izan zen, 244tik hil zen arte. Arabiar goitizena jaso zuen haren familiaren jatorriarengatik.

Filipo Arabiarra
Bust of emperor Philippus Arabus - Hermitage Museum.jpg
Erromatar enperadorea

244ko otsaila - 249ko iraila
Gordiano III.a - Dezio
Antzinako Erromako senataria


Praetorian prefect Itzuli

Bizitza
Jaiotza Shahba Itzuli, 204
Herrialdea Antzinako Erroma
Heriotza Verona, 249 (44/45 urte)
Heriotza modua gizahilketa: guduan hila
Familia
Aita Julius Marinus
Ezkontidea(k) Marcia Otacilia Severa Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Jarduerak
Jarduerak politikaria
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Antzinako Erromako erlijioa

Estreinako urteakAldatu

Gutxi jakiten da Filiporen estreinako urteei buruz. Shahba hirian jaio zen, Damaskoren hegoaldean, Siria probintzian. Aitaren izena Julio Marino izan zen; amarena ezezaguna da. Anaiaren bat Pretoriar Guardian aritu zen Gordiano III.aren agintaldian. Filipo Marcia Otacilia Severarekin ezkondu zen eta Marcus Julius Severus Philippus izeneko semea izan zuten.

Boterea eskuratzenAldatu

243an, Gordiano III.aren partiarren kontrako kanpainan, Timesiteo, Pretoriar Guardiako prefektua hil zen. Heriotzaren kausak ezezagun darraio. Prisko anaiaren ekimenean, Filipo pretoriarren buru berria bilakatu zen. Honela, bi anaiek enperadorea bere kasa erabili nahi zuten, eta Inperioko benetako kontrola izanen lukete.

Porrot militar baten ostean, Gordiano III.a ere hil zen, egoera ezezagunetan ere. Filipori leporatu zioten heriotza hori, baina enperadore aldarrikatu zuten. Aurreko usurpatzaileek egindako hutsegiteak ez errepikatzearren, Filipo berehala itzuli zen Erromara, Senatuaren onespena jasotzera. Anaia ekialdean utzi zuen, egundoko boterearekin horko probintzien gainean. Erroman Augusto titulua eman zioten eta semea oinordeko izendatu zuten.

BotereanAldatu

Filiporen agintaldia germaniarren inbasio berriekin batera hasi zen. Panonia eta Mesia probintzietan sartu ziren. 248an garaitu ahal izan zuen azkenean Filipok. Baina gerrako harrapakin urria zela kausa, legioak matxinatu ziren. Legioek Pakatiano aldarrikatu zuten enperadore. Matxinada suntsitutakoan, Filipok Dezio izendatu zuen probintziako gobernaria.

Baina Pakatianorena ez zen arrisku bakarra. Ekialdean Iotapiano ere matxinatu zen, Priskok, Filiporen anaiak, zeraman politika zela eta. Izan ere, zergak handitu zituen. Beste bi matxinada ere sortu ziren, baina arrakastarik gabekoak.

248ko apirilean, Erromako milagarren urteurrena ospatu zen, Romulok hiria K.a. 753an fundatu baitzuen. Ospakizun ederrak izan ziren, iturrien arabera. Jokoak eta antzezlanak hiria zehar hedatu ziren. Asinio Kuadratok Milurteko historia idatzi zuen urteurrenerako prestatuta.

Ospakizunak ospakizun, nahigabea zabaldu zen legioen artean. 249ko udaberrian Mesiako gobernaria, Dezio, enperadore aldarrikatu zuten horko legioek. Deziok berehala jo zuen Erromara. Bi armaden arteko borrokan Filipo hil zen. Dezioren garaipenaren berri Erromara ailegatutakoan, Filiporen 11 urteko semea ere hil zuten.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Filipo Arabiarra