Fikzioa telebistan

Fikzioa, telebistan, irudimenezko errealitate batean oinarritutako narrazioa da, non fikziozko pertsonaiek hartzen duten parte. Fikziozko narrazioa ahots zein idatzizkoa eta literatura, antzerki nahiz zinemakoa izan daiteke. Hau da, genero hau simulazioarekin erlazionatzen da, fantasiaren ilusioarekin edota paradoxa zein gezurrarekin. Oinarrian, asmatutako istorio baten aurkezpena da non publikoak aurkeztutakoa sinets dezakeen. Eskuarki ez da zuzenean emititzen, aldez aurretik grabatutako produktua baita.

Telebisten parrilletan, generoen artean fikzioa da zalantzarik gabe ordu gehien lortzen dituena. Egunaren eta orduaren gorabeheran aldatzen da fikzioaren presentzia telebistan, baina, orotara, programazioaren %30-35 artean hartzen du Hego Euskal Herrian.

AzpigeneroakAldatu

Frantziako Ikus-entzunezkoen Kontseilu Gorenak (CSA) sailkapen hau egiten du:

Espainiako kontsumo-datuakAldatu

TNSren arabera, Espainian kontsumitzen den fikzio gehiena Estatu Batuetatik ekarritako produktuak dira. Hau da, Espainiako telebista kateetako fikzioaren % 55 Ameriketako Estatu Batuetako produkzioari dagokio; % 25, kateen beren produkzioari; % 7, Europako produkzioari; eta % 13, munduko gainerako herrialdeetako produkzioari.

Fikzioa (film luzeak eta telefilmak, gehienbat) oso erabiliak dira parrillako hutsuneak bete ahal izateko, adibidez, programa batek arrakasta lortzen ez duenean eta zer sartu aukeratzen den bitartean. Gainera, genero honek beste edozeinek baino hobeto ahalbidetzen du errepikapena. Telesail edo pelikulen kasuan, adibidez.

Oro har ez dago genero honetarako ikusle zehatzik, formatu bereziak salbu: umeentzako produktuak, esaterako. Besteak orotariko publikoari zuzendutakoak izaten dira.

Oro har, fikzioak leku handia du telebista orotarikoan. Nahiz eta hainbat generotan sailkatzen den, Espainiako kate guztietan telesaila nagusitzen da. Adibidez, Cuatrok, fikziozko telesailak edukitzeaz gain, badirudi fikzioari oraindik garrantzi handiagoa ematen diola: izan ere, zientzia-fikziozko generoaren inguruko kontakizun eta liburuak egokitu dituen serie bat aparte emititzen du (Maestros de la Ciencia Ficción). ETB3ren kasuan, aldiz, fikzioa bereziki marrazki bizidunetan ageri da.

Fikzioa telebistanAldatu

Hego Euskal Herrian gehien ikusten diren orotariko telebista kanalak, fikzioak 2009an izan zuen presentzia ehunekotan adierazita:

ErreferentziakAldatu

  • Kantar Media, Anuario de Audiencia de Television 2009

Kanpo estekakAldatu