Fernando Latorre

opera abeslari espainiarra

Fernando Latorre Lozano (Barakaldo, 1966) bizkaitar opera kantaria da, baritonoa. Bilboko Kontserbatorio Nagusian amaitu zituen Kantu ikasketak. Aldi berean, Piano, Biola eta Konposizio ikasketak ere egin zituen. 1992an, Espainiako Kultura Ministerioaren beka bati esker, Fernando Bandera maisuarekin hobetu zuen bere teknika Milanen. Beste hainbat ikastarotan ere parte zuen irakasle onenen eskutik. Italian zehar hainbat kontzertu eskaini ondoren, 1995ean Milango Teatro Alla Scalako Koruko kide izan zen urtebetez. Hainbat operatan kantatu du: Verdiren Otello, La Traviata, Rigoletto, Don Carlo; Berliozen La Damnation de Faust; Bizeten Carmen; Donizettiren Lucia de Lammermoor, L'elisir d amore; Giordanoren Fedora; Gounoden Romeo et Juliette; Maseneten Le Cid; Mozarten Txirula miragarria; Rossiniren Il Barbiere de Siviglia; Pucciniren Tosca; Straussen Der Rosenkavalier, eta abar. Ganbera, kontzertu eta oratorioetan ere parte hartu izan du. Gustavo Tambasciok zuzendutako Una furtiva lacrima lanean parte hartu berri du Plácido Domingo kantariaren ondoan.

Fernando Latorre

Bizitza
JaiotzaBarakaldo, 1966 (57/58 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakopera abeslaria
Ahots motabaritonoa
Musika instrumentuaahotsa

fernandolatorre.com
Musicbrainz: eba910cf-6556-4ea6-821e-bf5119e29f44 Allmusic: mn0002252409 Edit the value on Wikidata

Erreferentziak aldatu


  Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.