Fermanagh konderria
Fermanagh konderria, (Irlanderaz, Contae Fhear Manach edo Fear Manach, esanahia "Monach-eko Gizonak"), Erresuma Batuko Ipar Irlandaren sei konderrietatik mendebaldeena dagoena da, Ulster eskualdean. Fermanagh askotan "Lakuen Konderria" bezala ezaguna da. Enniskillen/Inis Ceithleann da hiriburua eta herri handi bakarra.
Fermanagh konderria | ||
---|---|---|
Erresuma Batua | ||
Administrazioa | ||
Estatu burujabe | Erresuma Batua | |
Herrialdea | Ipar Irlanda | |
Hiriburua | Enniskillen | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 54°21′N 7°38′W / 54.35°N 7.63°W | |
Azalera | 1.691 km² | |
Mugakideak | Leitrimeko konderria, Donegalgo konderria, Monaghaneko konderria, Cavan konderria eta Tyroneko konderria | |
Demografia | ||
Biztanleria | 61.805 | |
Dentsitatea | 36,55 bizt/km² | |
Ordu eremua | UTC±00:00 |
Geografia
aldatuNatura
aldatuEremu guztia nahiko laua da. Erne aintzirek, goikoak eta behekoak, bitan banatzen dute konderria, eta aintziren artean kokatzen da Enniskillen hiriburua. Beste aintzira batzuek, Macnean aintzirek, muga egiten dute Irlandako Errepublikarekin hego-mendebaldean. Hauen ondoan daude Marble Arch leizeak.
Hiriak eta herriak
aldatu- Enniskillen/Inis Ceithleann (13.599 biztanle), hiriburua
- Lisnaskea/Lios na Scéithe (2.739)
- Irvinestown/Baile an Irbhinigh (2.081)
Historia
aldatuFermanagh konderria Magire leinuaren jabegoa izan zen Erdi Aroan. Britainiarrek 1607an konkistatzerakoan lur zati batzuk ingeles eta eskozesen esku gelditu ziren, baina irlandarrek ere mantendu zituzten hainbat eremu. Elisabet I.a Ingalaterrakoaren erregealdian eratu zen gaur egun ezagutzen dugun Fermanagh konderria.
Irlandako zatiketa gertatu zenean konderriak Ipar Irlanda osatzea erabaki zuen.
Ekonomia
aldatuAbeltzaintza da nagusi Fermanaghen. Behiak, ardiak eta zerriak hazten ditu eta landa lurrak abereak hazteko erabiltzen ditu. Turismoa ere nabaria da, batez ere aintzirei eta Enniskillen hiriburuari lotuta.
Ondasun nabarmenak
aldatu- Enniskillen gaztelua
- Coole gaztelua
- Erne aintzirak, goikoa eta behekoa.
- Marble Arch leizeak
Pertsona ezagunak
aldatu- Oscar Wilde (1854-1900) eta Samuel Beckett (1906-1989), idazleek Enniskillengo Portora Royal Schoolen egin zituzten ikasketak.
Iruditegia
aldatu-
Enniskillengo Coole gaztelua
-
Devenish uharteko monasterioaren aztarnak
Kanpo estekak
aldatu{{#coordinates:}}: cannot have more than one primary tag per page