Ferdinand Karl Piëch (Viena, 1937ko apirilaren 17a - Rosenheim, 2019ko abuztuaren 25a) austriar enpresaburua izan zen. Porsche auto-markaren sortzaile Ferdinand Porschen eta Volkswagenen «kakalardo» ospetsuaren diseinatzailearen iloba zen.

Ferdinand Piëch

(2008)

Volkswagen AGeko Chairman of the supervisory board (en) Itzuli

2002 - 2015
Klaus Liesen (en) Itzuli - Berthold Huber (en) Itzuli

Volkswagen AGeko chairman of the executive board (en) Itzuli

1993 - 2002
Carl Hahn (en) Itzuli - Bernd Pischetsrieder (en) Itzuli

Audiko chairman of the executive board (en) Itzuli

1988 - 1992
Wolfgang R. Habbel (en) Itzuli - Franz-Josef Kortüm (en) Itzuli
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakFerdinand Karl Piëch
JaiotzaViena1937ko apirilaren 17a
Herrialdea Austria
HeriotzaRosenheim2019ko abuztuaren 25a (82 urte)
Familia
AitaAnton Piëch
AmaLouise Piëch
Ezkontidea(k)Ursula Piëch (en) Itzuli
Seme-alabak
Familia
LeinuaPorsche family (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaETH Zürich
Lyceum Alpinum Zuoz (en) Itzuli
Hezkuntza-mailazientzietan doktorea
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakasmatzailea, enpresa exekutiboa, ekintzailea, unibertsitateko irakaslea, ingeniaria, industrialaria, design engineer (en) Itzuli eta managerra
Enplegatzailea(k)Westsächsische Hochschule Zwickau - University of Applied Sciences (en) Itzuli
Audi
Volkswagen AG
Porsche
Jasotako sariak
KidetzaVolkswagen AG

Ingeniaritza Zientzietako ikasketak egin zituen Zuricheko Teknologia Aurreratuko Unibertsitate Kantonalean (Suitza), eta han eskuratu zuen doktoregoa 1962an. 1963an, Porsche KG enpresan hasi zen lanean motor esperimentalen sailean, eta, harrezkero, hainbat kargu eskuratu zituen, harik eta 1971n enpresako zuzendari tekniko izendatu zuten arte. Administrazio Kontseiluan sartzerik ez zuen lortu, eta lehiakideentzat hasi zen lanean. Horrela, 1975erako, Audi Nsu Auto Union AG enpresako (gerora Audi AG) Zuzendaritza Kontseiluko kide izendatu zuten, eta Garapen Teknikoko Sailaren ardura eman zioten. 1988an, Audi AG konpainiako Zuzendaritza Kontseiluko lehendakari egin zuten. Piëchek aurreramendu tekniko bikainak sartu zituen Audin, besteak beste, bost zilindroko injekzio-motorra, turbokonpresore eta intercoolerrez hornituriko motorra, hiru bideko katalizagailudun motorra, segurtasuna areagotzeko zenbait berrikuntza eta abar. Azkenik, 1992an, Volkswagen Taldearen Zuzendaritzako lehendakari izendatu zuten.

Erreferentziak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ferdinand Piëch