Feniar Anaitasuna
Feniar Anaitasuna (ingelesez Fenian Brotherhood eta irlanderaz Bráithreachas na bhFíníní) irlandar erakunde errepublikar bat izan zen. 1858an John O'Mahony eta Michael Doheny irlandar etorkinek AEBetan sortu zuten. Erakundeko kideei feniarrak deitu ohi zitzaien (ingelesez, fenian edo fenians).
O'Mahony irlandar mitologiaren zaletua zenez, erakundeari izena ipintzeko Feniar zikloan agertzen den kondairazko Fionn mac Cumhaill buru zuten Fianna gerlari taldean oinarritu zen.
Irlandar errepublikanismoan garrantzi historiko handia izan zuen erakundea izan zen, ondorengo Clan na Gael eta Irlandar Anaitasun Errepublikarraren antzindaria izan baitzen. Era berean, erakunde horren jatorri edo sustraiak askorentzat irlandar errepublikanismoaren lehenbiziko erakunde antolatua izan zen 1798an Theobald Wolfe Tone iraultzaileak sortutako Irlandar Batuen Elkartean topa daitezke.
1867an Feniar matxinada antolatu eta egin zuten.