Society of United Irishmen

Society of United Irishmen edota United Irishmen (irlanderaz: Cumann na nÉireannach Aontaithe, euskaraz: «Irlandar Elkartuen Elkartea») errepublikar-nazionalista pentsakera zuen erakunde politiko iraultzaile bat izan zen. Erakunde honek Irlanda Britainia Handitik independientea izatea eta katolikoen emantzipazioa defendatzen zuen. Garai hartan herrialde honetako katolikoak bigarren mailako hiritar modura zokoratuak baitzeuden. Erakunde honek 1798ko Irlandako matxinadan berehalako garrantzia izan zuen.

Society of United Irishmen
Datuak
Motaerakunde politikoa
IdeologiaIrlandar errepublikanismoa eta liberalismoa
Agintea
LehendakariaTheobald Wolfe Tone
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1791
Desagerpena1804
Koloreak    
Musicbrainz: 323d05bc-52a5-40ee-bc43-09079f72b9f0 Edit the value on Wikidata

Garai hartan Frantziako Iraultzaren ohiartzunak Irlandako katoliko eta protestante ugarirengan (bereziki Dublin ingurukoak) eragin izan zuen. 1791ko irailean Theobald Wolfe Tone irlandar iraultzaileak «Argument on Behalf of the Catholics of Ireland» (euskaraz: «Irlandako Katolikoen Aldeko Argudioa») liburua argitaratu zuen, honi Wolfe Tone protestantea zela gehitu behar zaio. Ondorioz, 1791an Belfast hirian Society of the United Irishmen erakundea sortu zen, sortzaileak Wolfe Tone, Napper Tandy eta Thomas Russell izan zirelarik. Honekin Erresuma Batuko Gobernuak Irlandari burutzen ari zitzaion presioari aurre egin nahi zitzaion.

Urte bereko azaroan, Belfast hiriko adibidea jarraituz Dublin hiriburuan erakunde horretako beste talde bat sortu zen. Bapatean uharte osoan zehar erakunde honetako talde ugari sortuz joan ziren, betiere ingeles nagusitasuna astinduko zuen altxamendu bat antolatu asmoz. 1795. urtetik aurrera erakundea legez kanpoko bilakatu zen.

Erakundea bitan banandu zen: batzuk altxamendua hasi aurretik frantses indarren zain egon nahi izan zuten, besteek aldiz, frantsesak iritzi aurretik jada altxamendua burutu nahi zuten. Halere, 1793ko Leitrim konderriko altxamendua ingelesek su ta odolez menperatu zutela ikusirik, erakunde honetako bigarren taldearen pentsakera nagusitu zedin ondorioztatu zuen, hortaz, Frantziako Gobernu Iraultzailearekin akordio batetara ailegatu ziren.

Kanpo estekak

aldatu